• Administrazio- eta enpresa-arloko unibertsitateko gradua, edo antzeko ikasketak eta lan-eskarmentua administrazio- zein kontularitza-arloan (fakturazioa, kontabilitatea, bezeroekiko harremanak, banku-ordainketak...).
• Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1).
• Lan administratiboan aritzeko aplikazio informatikoen gaineko ezagutza.
Honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:
-
UEUren proiektuaren ezagutza.
-
Euskaraz lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.
-
Harremanetarako gaitasuna.
-
Jendarte berdinzale baten eta feminismoaren aldeko jarrera.