Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
AEK-k pertsona bat xerkatzen du :
Korrika lantaldean aritzeko :
Kulturala eta komunikazio lanetan aritzeko
Baldintzak :
2025eko irailaren 1ean hasteko kontratu mugatuan 2026ko apirila arte:
Irailean denbora erdiz, urritik martxora denbora osoz eta apirilean denbora erdiz.
Lehentasunez Baionako egoitzatik lan egin beharko da.
Gida baimena beharrezkoa da.
Lanpostua :
Kulturala :
Bekadun irabazlearen ekitaldia iparraldean antolatu
Gau eskolak Korrika kulturala antolatzen lagundu
Moda desfilea antolatu
Korrika ttikiak koordinatu
Komunikazioa
Agenda kulturala hedatu
Iparraldeko eta nazio mailako hedabideekin harremanetan jarri eta lan egin
Prentsa oharrak eta deialdiak frantsesera itzuli eta hedatu
Lasterketa garaian egin beharreko komunikazio lanetan lagundu
Hegoaldeko AEKko komunikazio taldearekin lan egin eta bilkurak segitu
Korrika ekipako bilkuretan parte hartu
Korrika batzorde nazionalean parte hartu
Euskaraz : EGA maila hobetsia
Frantsesez : maila ona
AEKren helburuak, baloreak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu
Informatikako ezagutzak : Openoffice, datu basea (formakuntza eskainia), posta elektronikoa eta internet
Sare sozialen erabilera menperatu
Proiektuen kudeatzeko gaitasuna eta antolaketa gaitasuna
Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna
Lekua: Baiona
Enpresa: AEK IPARRALDE
Soldata:
Kandidaturak (CV eta motibazio gutuna) 2025eko ekainaren 17a baino lehen helarazi behar dira AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA edo iparraldea@aek.eus helbidera idatziz.
Xehetasun gehiagorentzat - AEK-ra deitu 05 59 25 76 09
Kandidaturak (CV eta motibazio gutuna) 2025eko ekainaren 17a baino lehen helarazi behar dira AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA edo iparraldea@aek.eus helbidera idatziz.
Xehetasun gehiagorentzat - AEK-ra deitu 05 59 25 76 09