Bertsozale Elkarteak txapelketako teknikaria behar du

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren eginkizunak:

Bizkaiko zein Nafarroako txapelketetako lan teknikoak: publizitate lanak, komunikazio lanak eta ekoizpen lanak herrialde bakoitzeko lan taldearekin eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Komunikazio-Hedapen Sailarekin elkarlanean.

 

Eginkizun nagusiak:

  • Publizitate lanak

o   Bizkaiko Bertsolari Txapelketako publizitatearen kudeaketa.

o   Nafarroako Bertsolari Txapelketako publizitatearen kudeaketa.

  •  Komunikazio lanak

o   Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bertso saioen jarraipena.

o   Prentsa deialdien eta oharren idazketa.

o   Albisteen zabalkundea: barne komunikazioko kanalak eta kanpo komunikazioko kanalak.

o   Sare sozialen kudeaketa.

  • Ekoizpen lanak

o   Hornitzaile teknikoekin hartu emana: aurrekontuak zehaztea.

o   Ekitaldien eguneko ekoizpen lanen koordinazioa: gremio desberdinen kudeaketa.

o   Planologia.

 

Eskaintzen da:

  • Sei hilabeteko egun osoko lan kontratua Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan.
  • Ordutegi malgua, betiere txapelketako saioen eta egutegien baitan.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2025eko ekainean zehar.

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
  • Lan taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea.
  • Komunikaziorako, jendaurreko harremanetarako eta planifikaziorako gaitasuna.
  • Proiektuarekiko atxikimendua izatea.
  • Hedabideen eta enpresa-erakunde-elkarteen ezagutza.
  • Gidatzeko baimena eta autoa.

 

Kontutan hartuko da:

  • Bertsogintzaren ezagutza.
  • Euskal Kulturgintzaren ezagutza.
  • Hizkuntzen ezagutza.
  • Komunikazio programen ezagutza: Autocad, Photoshop eta antzerakoak.
  • Bertsozale Elkartearen zehar lerro estrategikoen inguruko formazioa: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
  • Elkartegintza ikuspegia eta ezagutza.

Laburpena

Enpresa: Bertsozale Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2025eko maiatzaren 29a baino lehen ondorengo helbideetara:

 

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.