Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
AZALPENA
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, komertzial lanetara arituko den langile baten bila dabil.Aiaraldea
Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdiz aritzeko.
Langile berriaren profila ondorengo zereginei lotua dago:
Estrategia komertzialaren garapena.
Publizitate salmenta.
Zerbitzu salmenta.
FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK
Estrategia komertziala definitu, antolatu eta garatzea.
Publizitate orokorra antolatu, saldu eta kudeatu.
Bezeroei arreta egin, proposamenak luzatu, euren eta gure arteko elkar eragina zabaldu.
Interes komertzialeko egitasmoak sortu eta sustatu, bilatu.
Kanpo harremanak eta erreferentzialtasuna lantzea.
ESKATZEN DA
Aiaraldea eskualdearen ezagutza zabala: elkarteak, instituzioak, komertzioak, enpresak...
Komunikazioaren eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza.
Oinarrizko kontabilitate ezagutzak.
Izaera, iniziatiba eta autoaskitasuna.
Pertsona ordenatua, ondo antolatzen dena.
Harremanetarako gaitasuna.
Koordinaziorako, dinamizazio eta kudeaketarako gaitasuna.
Lantaldean lan egiteko gaitasuna.
Autoa eta B gida-baimena.
EGA.
BALORATUKO DA
Lan hauei lotutako prestakuntza akademikoa.
Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala.
Idazteko gaitasuna eta euskara maila jasoa.
Diseinu ikuspegia.
Adobe Photoshop / Adobe Indesign metatutako trebakuntza.
Lanerako malgutasuna.
Marketing prestakuntza akademikoa eta esperientzia laborala.
Aiaraldea Ekintzen faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea
Aiaraldean jaio, lan edo eta bizitzea
LAN BALDINTZAK
20 ordu astean.
Lehenetsitako ordutegia: 9:30-13:30.
Astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera).
HILABETE BATEKO probaldia.
6 HILABETEKO kontratua, luzagarria.
Ordainsaria: 650 € gordin (14 ordainsari)
Lekua: Laudio Araba
Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK
Soldata:
10.000-15.000
Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:
Ekainak 1: Lan-deialdia ireki
Ekainak 15: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna
Ekainak 18: Jasotako eskaeren lehenengo balorazioa.
Ekainak 20-21: Hauta-probak
Ekainak 26-27: Elkarrizketak hala badagokio.
Ekainak 29 Lanpostua ebatzi.
Uztailean lanean hasi
HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek ekainaren 20-21eko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.
Arratsaldez burutuko diren saioak (16:00-20:00), gehienez 60 minutuko iraupena izango dute eta ondoko atalak landuko dira:
Elkarrizketa
Gaitasun komertzialak adierazteko hautaproba
HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK
info@komunika.eus
Kontsultetarako telefono zenbakia: 688625366
Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna
ekainaren 15 14:00ak baino lehen info@komunika.eus helbidera.
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
2018ko maiatzaren 31n