Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak
Eskaintzaren deskribapena:
Lanak balio anitzeko pertsona bat behar du. Era askotako lanei egin behar zaie aurre. Alde batetik, ingurumen-hezkuntzako kanpainen kudeaketa integralak egiteko erantzukizuna eta ardura hartu behar da, hau da, proposamenak idaztea, udal-teknikariekin harremanetan jarri eta elkarlanak egitea, giza taldeak koordinatzea eta txosten teknikoak idaztea. Bestalde, landa-lanak egingo dira hainbat sektoretan, kanpainen hartzaileekin harreman zuzena eta pertsonalizatua izateko: herritarrak oro har, merkataritza, ostalaritza, industrialdeak... Hirugarrenik, ingurumen-hezitzaile gisa jardungo da, taldeak hainbat instalaziotan gidatuz (museoak, araztegiak, erakusketak...). Eta, azkenik, Gipuzkoako naturguneetako harrera-zentroetara hurbiltzen diren pertsonak eta taldeak artatzea.
Oinarrizko baldintzak:
-Balio anitzeko langile izatea.
-Formazio egokienak: Ingurumen zientziak, biologia, geografia, geologia, lehen hezkuntza…
-Gidatzeko baimena.
-Euskaraz eta gaztelaniaz primeran hitz egin behar du.
-Hautagaiak komunikatzaile ona, dinamikoa eta aktiboa izan behar du.
Baloratuko diren beste merezimendu batzuk:
-Antzeko lanetan izandako esperientzia
-Bizilekua (ingurumen-arrazoiengatik eta lanetik gertu egoteagatik)
-Enpresak gehienetan ibilgailu bat jarriko badu ere, garrantzitsua da bere autoa izatea.
-Beste hizkuntzak menperatzea: frantsesa, inglesa...
Lekua: Tolosa Gipuzkoa
Enpresa: Artelatz Infurumen Zerbitzuak
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
25.000-30.000
Kurrikuluma edu@artelatz postara bidali
Kurrikuluma edu@artelatz postara bidali