Komertzial-administratiboa Donostian

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Donostiako bai&by zentroan euskara eta ingelesezko ikastaroak komertzializatzeko lankide bat behar dugu. Bezeroak aurrez-aurre zein telefonoz edo bideodei bidez artatuko ditu.

Komertzial lanez gain, salmenta osteko jarraipen eta administrazio saileko lanak ere egin beharko ditu (dokumentazio prestaketa, ikasleen altak, bajak, etab.); baita zentroko arreta zerbitzuarekin lagundu ere.

Formakuntza espezifikodun edo komertzial-administratibo lanetan eskarmentua daukan pertsona bat bilatzen ari gara.

 

Baldintzak

Hautagaiari honako ezaugarriak eskatzen dizkiogu:

  • Euskalduna izatea (C1 maila ezinbestekoa).
  • Komertzial esperientzia (3-4 urtetik gora bada, hobe).
  • Autonomia duena eta proaktiboa izatea.
  • Talde-lana eta helburuekin lan egitera ohitua.
  • Ofimatika, datu-baseen kudeaketa, CRM-ekin trebea.
  • Ingeles ezagutza ere baloratuko da.

 

Laburpena

Enpresa: bai&by Fundazioa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunok eman izena eskaintza honetan, mesedez. Mila esker!

bai&by Fundazioa

Data: 2025-Api-09

Eskaintza noizarte:
2025-Api-27

Enpresaren izena: bai&by Fundazioa

2 izen emate
Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa