Arloa: Komertziala / Teknikari komertziala
Eskaintzaren deskribapena:
Eskaintza egiten duen erakundea
BIBA! (Ameba Kultur Elkartea)
25 urteko ibilbidea komunikazioa, euskara eta kulturaren arloan.
Geuria eta Bidebieta herri komunikabideen kudeatzaile Bizkaiko Hego Uribe eskualdean
Erakundearen xedea
Modu konstruktibo eta justu batean hurbiltasunetik eta kalitatez informatzea, Hego Uribe hobea eta indartsuagoa lortzeko
Erakundearen baloreak
Hurbiltasuna, enpatia, errespetua
Kalitatea
Komunitate-erantzukizuna
Euskara
Izaera konstruktiboa eta balio-sortzailea
Sendotasuna
Estrategia eta analisia
Formakuntza eta dibulgazioa
Proiektuak/Komunikabideak
Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea
2014tik
Komunikabide mota: Jeneralista, euskaraz
Esparrua: Hego Uribe (Bizkaia). 100.000 biztanle (Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Zeberio)
Erakargarria, eduki arinak eta sakonak uztartzen, parte hartzailea eta komunitatea sustatzen duena
Euskarriak: Paperezko edizioa (11 zenbaki urtean), webgunea (geuria.eus) eta sare sozialak
Bidebieta
1997tik
Komunikabide mota: Jeneralista, gazteleraz
Esparrua: Basauri (Bizkaia); Galdakao, Arrigorriaga eta Etxebarriko albisteekin ere bai
Tokiko berriak eta elkarrizketak. Basaurin erreferentzia informatiboa
Euskarriak: webgunea (bidebietairratia.com), sare sozialak eta FM 92.9 (Bizkaian)
Lanpostuaren helburua
Geuria eta Bidebietaren finantzazioan laguntzea publizitate eta komunikazio zerbitzuak salduz eta euren komunitatea sendotuz, bost pertsonak osatutako lan taldearen parte garrantzitsua izanda
Lanpostuaren deskripzioa
Geuria eta Bidebieta komunikabideen kontu exekutiboa
Lan eginkizunak
-Bezeroen kaptazioa eta beraiekin harremana
-Gure bezero historikoen kudeaketa
-Diseinatzaile grafikoekin harremana
-Publizitatearen programazioa (Google Ad Manager-DFP)
-Fakturak egin, bidali eta kobratu
-Administrari eta komunikabideen zuzendariarekin harremana
Eskatzen dena
Hizkuntzak: Euskara (maila ertain-altua)
Gidatzeko baimena eta ibilgailu propioa
Baloratuko da
Bizkaiko Hego Uribe eskualdekoa izatea
Esperientzia komertziala
Trebeziak eta jarrerak
Euskarazko toki komunikabide batean lan egiteko gogoa
Gure baloreekin lerrokatuta egotea
Izaera proaktiboa
Baikortasuna
Zer eskaintzen dugu
-Lanaldi erdiko muga gabeko kontratua (3 hilabeteko probaldia gaindituz gero)
-Ordutegia: Astean 20 ordu. Astelehenetik ostiralera, 4 ordu egunero (negoziagarria langilearen beharren eta bere eginkizunek eskatzen dutenaren araberakoa)
-Lan tokia: Basauriko BIBAren bulegoa.
-Soldata: 750€ garbi hilean, urtean 12 paga + komisioak + dietak
-Prestakuntza (komunikazioan, salmenta tekniketan, teknologian…)
-2014 eta 2021 bitartean garatu dugun bezero poltsa (ez da zerotik hasi behar)
Lekua: Basauri Bizkaia
Enpresa: Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
10.000-15.000
Informazio osoa irakurtzeko: https://www.geuria.eus/lana/2021-08-23-kontu-exekutiboa
Interesatuek Irailaren 12ra arte bidal ditzakete kurrikulumak eta aurkezpen testu laburra ibai@biba.eus helbidera.