Herritar Zerbitzu Zibiko Misioa : Klimaren larrialdiari eta gizarte-justiziari buruzko mobilizazioen antolaketan parte hartzea.

Deskribapena

Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak

Eskaintzaren deskribapena:

Hitz gutitan…

Ipar Euskal Herrian klimaren larrialdiaren eta gizarte-justiziaren inguruko erronken inguruko mobilizazioak antolatzen parte hartzea.

Zure Herritar Zerbitzuaren Misioa
Helburuak

Bizi! elkartearen lana agerian eman, kanpainetan parte hartu, eta jadanik osatua den talde bati laguntza ekarri herritarren mobilizazio indartsuak lortzeko, klima larrialdiaren eta gizarte-justiziaren inguruko erronken inguruan, Ipar Euskal Herrian.

Ekintzak

Biziko koordinazio-taldearekin eta laguntzaileekin elkarlanean, eta elkarteko koordinatzaile baten gainbegirapean, laguntzaileak, identifikaturiko bolondres taldearekin batera, honako eginkizun nagusiak izanen ditu:

• Oro autoz ereduari alternatibak, espazio publikoan publizitatearen lekua murriztea, AHTaren kontrako mobilizazioa, eta etxebizitza iraunkor eta solidario baten aldeko lana bezalako gaietan oinarrituriko hainbat ekitaldiren antolaketan parte hartzea.

• Klima aldaketaren kontrako herritar mobilizazioen kanpainak biziberritzean parte hartu (erakus mahaiak atxiki, jendeari informazioa eman, herritar aldarrikapenak aitzinarazi, alternatibak aitzinean eman, karrikako komunikazioa, etab.).

• Komunikazio estrategia berritzaileak garatzen lagundu.

 

Ekimen gaitasuna
Zerbitzu Zibileko boluntarioak ekarpenak egiteko eta bere misioaren edukia garatzeko aukera izango du.


Zure ingurunea
Derrigorrezko formakuntzak
Misioaren denboran, laguntzaileak  delako PSC1 formakuntza ukanen du lehen sokorrien jestuak beretzeko eta herritar formakuntza bat (edukia eta formatua harrera erakundearen arabera aldatzen dira: hitzaldia, eztabaida...).

Tutoretza eta laguntza
Laguntzailea tutore edo erreferente batek lagunduko du erakundean, bere misioa ongi burutzeko.

 

 

Baldintzak

Zure harremanetarako : Elouan Trichard, Biziko Koordinaketaren ko-animatzailea.

Praktikan

  • Laguntzaile 1 bilatzen da

  • Adingabeentzat ere eskuragarri

  • Astean 24 eta 30 ordu artean

  • Onuradunak: Publiko guztiak

  • Jarduera nagusiak: Transmisioa, Pedagogia, Prebentzioa, Sentsibilizazioa, Animazioa, Balioestea, Bitartekaritza, Informazioa

Iraupena
8 hilabete

Hasiera data
2025eko irailaren 1a

 

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Bizi! Mugimendua

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bizi! elkarteak 2025ean bere proiektu nagusietan parte hartzeko  herritar zerbitzu postu bat
proposatzen du Baionan.
Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Bizi! elkarteak 2025ean bere proiektu nagusietan parte hartzeko  herritar zerbitzu postu bat
proposatzen du Baionan.
Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.