Emun Aholkularitzak arlo hauetan aritzeko teknikarien lan poltsak osatu behar ditu:

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

- HIZKUNTZA ZERBITZUAK

- EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA

- PARTE HARTZE  PROZESUAK

- BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROZESUAK

Baldintzak

Bete beharrekoak:

  • Lizentziatua izatea
  • Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea).
  • Dagokion arloko prozesuak diseinatu, garatu eta gidatzen esperientzia izatea: euskararen normalizazioa, parte hartzea, berrikuntza soziala, emakumeen eta gizonen berdintasuna
  • Taldeak gidatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea
  • Proiektuen kudeaketan  esperientzia  izatea
  • Gidabaimena izatea

Baloratuko da:

  • Hizkuntzak ezagutzea
  • Hiznet graduondokoa izatea
  • Arlo hauetakoren batean masterra edo baliokidea izatea: parte hartzea, kultura, aniztasuna, emakumeen eta gizonen berdintasuna
  • Berrikuntza sozialarekin lotutako ikasketak izatea
  • Erantzukizun sozialaren esparruan esperientzia izatea
  • Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna izatea

Laburpena

Enpresa: EMUN

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Sartu curriculuma gure webguneko (www.emun.eus) “Lan bila?” atalean.

Azken eguna (oraingo probatarako): ekainaren 3a.