Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Kudeaketa gustuko al duzu? Proiektuak kudeatzeko metodologiak eta tresnak ondo ezagutzen dituzu? TOKIKOMen Proiektu Kudeaketako ninja bat behar dugu!
Funtzio nagusiak:
-
Proiektuaren arduradun izango da bere ziklo osoan, definizio fasetik hasi, planifikazioarekin jarraitu, gauzatzearen jarraipena egin eta itxiera eta balorazioarekin amaitu arte. Proiektuaren gaineko kontrol ekonomikoaz ere arduratu beharko da eta finantza arduradunarekin harremana izan.
-
Proiektuen garapena ziurtatu beharko du, horretarako bilerak prestatu eta dinamizatu beharko ditu proiektuetako lantaldeak koordinatuz eta hornitzaileen jarraipena eginez proiektuen exekuzio zuzena bermatzeko.
-
Proiektuen jarraipena egin beharko du une oro jarraipenerako plataformaren bidez eta egoeraren berri eman dagokion arloko arduradunari. Horrez gain, proiektu berriak proposatzeko aukera izango du lantaldean.
Eskaintzen dena:
-
Etengabe bilakaeran dabilen eta gizartean eragin zuzena duen erakunde baten parte izatea.
-
Talde dinamiko bateko parte sentitzea.
-
Ordutegi malgua.
-
Telelanerako aukerak.
-
Lantalde giro ona.
-
Garatzeko eta formatzeko aukerak garapen planen bidez.
-
Arrasaten lantokia behar den material guztiaz.
-
Berehalako inkorporazioa eta kontratu mugagabea.