Emunen IKT lantaldea indartzeko profil balioaniztuneko informatikari bila ari gara

Deskribapena

Arloa: Informatika / Internet

Eskaintzaren deskribapena:

Informatika lantaldea indartzeko profil balioaniztuneko informatikari bila ari gara. 

Bidali zure curriculuma: https://www.emun.eus/gurekin-lan-egin/

 

 

Baldintzak

EZAUGARRIAK:

  • Web zerbitzu edo bestelako soluzio teknikoen garapena: erakundeari zein bezeroari eskaintzen dizkiogun zerbitzuak osagarrituko dituen soluzio garapenak egin edota gidatu.
  • Datuen kudeaketa eta Adimen Artifiziala: datuen ustiapenerako oinarri tekniko-praktikoak; adimen artifiziala enpresaren zerbitzura aplikatzea…
  • Sistemak eta Sareak (SysAdmin): Sareen arkitektura, zerbitzarien eta birtualizazio inguruneen kudeaketa; zibersegurtasun neurrien zaintza…

ESKAINTZEN DUGUNA:

  • Profil anitzeko lantalde euskaldun eta eraldatzailean lan egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen pertsonal eta profesionala.
  • Lan ordutegi malgua eta etxetik lan egiteko aukera.

BETE BEHARREKOAK:

  • Informatika gradua.
  • IKT arloko proiektuak zein prozesuak diseinatu, garatu eta gidatzen esperientzia izatea.
  • Euskara maila altua
    (gutxienez EGA edo baliokidea).
  • Taldeak gidatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea.
  • Gidabaimena izatea (B1).

BALORATUKO DA:

  • Arlo hauetakoren batean masterra edo baliokidea izatea: Datuen gobernantza, adimen artifiziala, zibersegurtasuna…
  • Gertuko ekosistema teknologikoekin harremanak izan eta erakundeen arteko aliantzak sortzeko ikuspegia eta esperientzia izatea.
  • Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Emunen zerbitzuen arloan edota erantzukizun sozialaren esparruan esperientzia izatea.

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: EMUN

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure curriculuma: https://www.emun.eus/gurekin-lan-egin/

Epea: ekainak 21

 

EMUN

Data: 2026-Eka-05
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Arrasate

Eskaintza noizarte:
2026-Eka-21

Enpresaren izena: EMUN

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa