Kazetari kolaboratzailearen eskaintza

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

EnpresaBIDEA egunkari digitala kazetari-kolaboratzaile bila dabil, egunkaria elikatzen lagunduko duten erreportajeak eta elkarrizketak egiteko prest izango dena. Ordainpeko kolaborazioak izango dira, eta maiztasuna eta gaiak kazetari bakoitzarekin finkatuko dira. 

 

Eskaintza egiten duen erakundea

EnpresaBIDEAn ekonomia eta enpresa zentzu zabalenean ulertzen ditugu. Egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresa-informazioan espezializatua, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginez.

Baldintzak

- Kazetaritza, Komunikazioa edo antzeko titulua. Enpresagintzan edo Ekonomian titulua duten, eta kazetaritzan masterra edo esperientzia duten profesionalak ere ontzat joko dira

Edizio-lanetarako gaitasuna eta esperientzia baloratuko dira (bideoen muntaketa, diseinu grafikoa, sormen-lana eta eduki digitalen garapena)

- Euskarazko maila altua izatea, batez ere idatziz

 

Laburpena

Enpresa: EnpresaBIDEA

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitza aurkezteko, bidali zure currirriculuma info@enpresabidea.eus emailera, gaian “Kazetari kolaboratzailea” jarrita. Curriculumak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 20a izango da.