EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Haur hezkuntzako gradua.
• Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, ahoz zein idatziz. C1 titulua.
• Oinarrizko Konpetentzia Digitala (gutxienez A2)
• Haur hezkuntzako etapan eskarmentua, gutxieneko bi ikasturteko esperientzia
BALORATUKO DA:
• Ikastola batean Haur Hezkuntzan lan egin izana.
• Ikastolen Elkartean Haur Hezkuntzako proiektuaren ibilbidearen ezagutza eta esperientzia izatea.
• Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra ezagutzea.
• Koordinazio eta kudeaketarako gaitasuna eta esperientzia izatea.
• Pentsamendu matematikoaren eta ahozkotasunaren inguruko prestakuntza izatea.
• KUKU emozio programa ezagutzea.
• Berrikuntza eta eraldaketa pedagogikorako ikusmira eta pertsonarekiko begirada izatea.
• Hezkuntzarekin lotura zuzena duten gainerako graduak edo ikasketak izatea.
LAN-BALDINTZAK:
• 0eko lanaldia 2025-2026 ikasturte amaiera bitarte (behin-betikotzeko aukerarekin)
• Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lan-baldintzak eta bertan jasotako teknikari talde profesionaleko 6. mailako lansaria.
• Euskalgintzan eragile izateko aukera.
• Lantaldean aritzeko aukera.