Administraria Bizkaiko Biktimaei Laguntzeko Zerbitzurako

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Bizkaiko Biktimei Laguntzeko Zerbitzurako administrari baten bila gabiltza.

Lan baldintzak

  • Aldi baterako kontratua (Urte 1ekoa).
  • Lanaldi osoa, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15:00etara, eta as-teazkenetan 16:00etatik 19:00etara.
  • Berehala lanean hastea
  • Bizkaiko Esku-hartzearen Sozialaren Sektoreko Hitzarmen Kolekti-boaren araberako soldata (III. taldea).

 

Eginkizun nagusiak

  • Jendearentzako arreta: aurrez aurre eta telefonoz. Egunean, batez beste, 40/50 telefono-dei egiten dira, eta, batez beste, 20 pertsonari ematen zaie aurrez aurreko arreta.
  • Zerbitzuaren kudeaketa eta antolaketa administratiboa.
  • Espediente judizialak plataforma informatiko espezifiko baten bidez kudeatzea: espedienteak jaso, erregistratu eta artxibatzea.
  • Eragile juridikoei arreta ematea.
  • Bulegoko estatistikak egitea.

Baldintzak

Prestakuntza eta esperientzia

  • Gutxienez Administrazioko Goi-mailako zikloa.
  • Trebetasun aurreratua Word, Excel eta Access programekin.
  • Euskara EGA, C1 edo baliokidea.
  • Antzeko lanpostu batean gutxienez urtebeteko esperientzia izatea

 

Lanpostuari dagozkion gaitasunak:

  • Elkarrizketarako, arazoak konpontzeko eta proposamenak egiteko gaitasuna
  • Talde-lanerako gaitasuna
  • Gizarte-trebetasunak eta enpatia
  • Eginkizunak kudeatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: IRSE-EBI

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Honako estekan sartu behar dituzu zure datuak eta Kurrikuluma PDF formatuan: https://forms.gle/WAnrDPfEdJn71ZCr8. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin bakarrik jarriko gara harremanetan.