Aktibista, Mobilizatzailea eta Community Organiser

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskampus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnalia fundazioa, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitatea (UB) erakundeak izanik sustatzaile, eta komunitate aberats eta askotarikoak aktibatu eta mobilizatuko dituen pertsona baten bila dabil.
 
Gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea da.
 
Euskampus Fundazioa hainbat programa diseinatu eta garatzen dabil egun, besteak beste, Euskadin pertsonek (pazienteek, zaintzaileek eta osasun arloko profesionalek) minbiziarekin bizitzeko duten modua aldatzea xede duen BIZI ON ekimena.
 
Horretarako, hainbat profiletako eta hainbat ingurunetako jende asko kontzientziatu, aktibatu eta mobilizatu behar da. BIZI ON komunitatea abian da jada eta, orain, bultzada handiagoa behar du hazteko eta lortu nahi dugun aldaketa eragiteko.
 
Misio ausart horretan, zaintza ereduak eraldatzen dituen The Care Lab taldeko aktibistekin elkarlanean ari da Euskampus.
 
Komunitate honetako aktibista, mobilizatzaile eta kudeatzaile izanik, zure ardura izango da
 
BIZI ON komunitatea inplikatzea, aktibatzea eta mobilizatzea
Deskribatutako aldaketa eragiteko beharrezkoak diren eragile, erakunde eta pertsona guztien sustapenaz, mobilizazioaz eta komunikazioaz arduratuko zara, nagusiki.
 
• Funtsezkoak diren eragileak eta pertsonak identifikatzea, hala nola pazienteen elkarteak, eta minbiziarekin duten lotura eta haien eragin-eremua zehaztea.
• Erakundeak eta pertsonak mobilizatzea, sistemek (osasun sistemak, gizarte-zerbitzuek, arretako eta zaintzako sistemak...) nola funtzionatzen duten eta nola erlazionatzen diren ulertuta.
• Bizi ON mugimenduko eta komunitateko kide izatearen sentimendua motibatzea, bai espazio fisikoetan, bai gune digitaletan, aurrez aurreko topaketak eta ekitaldiak antolatuta eta bideratuta, eta komunitate horretako kideak ekintzetara bultzatzea.
• Aktibatzeko eta mobilizatzeko ekintzak diseinatzea eta ezartzea.
• Bizi ON komunitatearen komunikazioan eta hedapenean laguntzea, hedapen horretarako edukiak sortuta eta sare sozialak kudeatuta.
 
BIZI ON ekimenaren barruan eta zientzia-gizartea lankidetzari lotutako etorkizuneko ekimenen esparruan egiten diren proiektuetako lantaldeko kide izango zara. Zeregin horren barruan sartzen da ekosistemako eragileak aktibatzeko, mobilizatzeko eta eragile horiekiko harremana zaintzeko ekintzen koordinazio operatiboa, eta komunikazio ekintzak eta edukiak planifikatzea eta gauzatzea, egoki ezagutzera emateko.
 
Inplementazio ekintzak egitea, Bizi ON koordinatzen duen taldeak ezarritako helburuak betetzearren
Zaintza eredua komunitatetik eraldatu ahal izateko, kontzientziazioa ezinbestekoa da, ebidentzian eta ezagutza egiaztatuan oinarrituta. Horregatik, kontratatutako pertsona proiektua koordinatzen duen taldeko kide izango da, eta helburu estrategikoak mobilizaziotik betetzera bideratutako ekintzak diseinatzen eta ezartzen lagunduko du.
 
Eginkizun nagusiak
Hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:
 
Proiektuen kudeaketa
• Aktibazioko eta mobilizazioko ekintzen koordinazio integrala (diseinua, abiaraztea, kudeaketa eta BIZI ON komunitateko kideei laguntzea).
• Jarraipen operatiboa, ekimen berriak abian jartzeko laguntza eta lankidetza aukerak identifikatzea.
• Antzeko ekimenen benchmarka.
 
Komunikazioa eta edukiak
• Programarekin lotura duten edukiak sortzea webgunerako, sare sozialetako, newsletteretarako eta hedapen materialetarako.
• Unean uneko jardueren komunikazio estaldura (emanaldi laburrak, bideoak, argazkiak), komunikazio taldeekin elkarlanean.
• Parte-hartzean oinarritutako dinamikak, bilerak eta aurrez aurreko eta/edo online topaketak antolatzea eta horietan laguntzea.

Baldintzak

• Graduondoko unibertsitate titulua izatea.
• Gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala izatea postuaren eginkizunari eta planteatutako funtzioei lotuta.
• Esperientzia egiaztatua izatea laguntza teknikoen esparruan, baita gaitasun digital aurreratuak izatea ere.
• Ahozko eta idatzizko gaitasunak izatea ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Garrantzitsua da hiru hizkuntzatan hitz egiteko eta idazteko gai izatea, bilera batean parte hartu, lan bat aurkeztu, txosten bat idatzi edo telefonoz edo posta elektronikoz naturaltasunez jardun ahal izateko.
• Tokiko eta nazioarteko bilera, topaketa eta ekitaldietara joateko prest egotea.
 
Baloratuko da
o Esperientzia (pertsonala edo profesionala) izatea minbiziarekin (edo beste patologia batzuekin) bizitzearekin lotuta.
o Esperientzia egiaztatua izatea askotariko gizarte eragileen arteko lankidetzetan. Ahal dela, komunitateak sortzen eta mobilizatzen aritu izana (online edo aurrez aurre).
o Osasun publikoaren ekosistema, asistentziaren eta zerbitzuen sektorea eta Euskadiko elkarteak ezagutzea.
o Tresna digitalak, sare sozialak eta Adimen Artifiziala erabiltzen jakitea.
o Esperientzia web edukien diseinuan eta kudeaketan.
o Esperientzia dinamizazioko, bideratzeko eta mobilizazioko prozesuetan.
o Frantsesa jakitea.
 
Gaitasun pertsonalak
• Edukiak sortu eta modu argi eta erakargarrian komunikatzeko gaitasuna.
• Jarrera positiboa, malgutasuna eta egokitzeko trebetasuna.
• Pentsamendu sortzailea izatea, eta aktibazioko eta mobilizazioko metodologiak menderatzea.
• Autonomia eta ekimena izatea, eta helburu eta epeak betetzera bideratzea.
• Proiektu eta aukera berriak identifikatu eta proposatzeko proaktibitatea.
Gurekin lan eginez, aukera hauek izango dituzu:
• Sistemek eta elkarlanek normalean funtzionatzen duten modua aldatzen lagunduko duzu.
• Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman egiten duen lanagatik eta lortutako emaitzengatik ongi posizionatuta dagoen eta aintzatetsia den erakunde batean lan egingo duzu, hainbat gizarte eragile konektatzen dituen eragile gisa.
• Erakunde eta administrazio publikoetarako, gizarte eragileentzat eta komunitate zientifikorako abangoardistak diren proiektuetan parte hartuko duzu.
• Tokiko, eskualdeko eta mugaz gaindiko komunitateekin lan egingo duzu beste proiektu batzuetan.
• Zure ibilbidean prestakuntza pertsonal eta profesional sendoa eta jarraitua jasoko duzu.
• Talentu handiko taldeetan lan egingo duzu, laneko giroa bikaina izanik.
• Berehala hasiko zara lanean, Leioako gure egoitzan.
• Hautagaiaren profilaren arabera negoziatuko den soldata.
• Kontratu mugagabea, lanaldi osora luzatzeko aukerarekin.

Laburpena

Lekua: Leioa Bizkaia

Enpresa: Euskampus Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Ideia erakargarria iruditzen bazaizu eta BIZI ON mugimenduarekin konprometitu nahi baduzu, bidali zure CVa eta motibazio gutun bat, ekainaren 14a baino lehen, helbide elektroniko honetara: jobs@euskampus.eu (erreferentzia: #euskampus_Community Organiser).