Publizitate eta garapen komertzialeko arduraduna

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskarazko tokiko hedabide batean lanean aritzeko profil komertzial eta estrategikoa duen pertsona baten bila gabiltza. Pertsona honek publizitatearen eta negozio-garapenaren arloa indartzea izango du helburu, proiektu eta kanal berriak irekiz eta etorkizuneko estrategia komertzialak garatuz.

Eginkizun nagusiak

  • Hedabidearen publizitate eta babesletza aukerak garatu eta kudeatzea.
  • Bezero berriak bilatu eta harreman komertzialak sendotzea.
  • Proiektu eta formatu berriak proposatu eta martxan jartzea (eduki bereziak, kanpaina bereziak, kolaborazioak…).
  • Kanal berriak identifikatzea eta garatzea (digitala, ekitaldiak, aliantzak…).
  • Hedabidearen estrategia komertziala diseinatzen eta garatzen laguntzea.

 

Baldintzak

Bilatzen dugun profila

  • Profil proaktiboa, sortzailea eta ekintzailea.
  • Komunikazio eta negoziazio gaitasun onak.
  • Publizitatean, marketinean edo salmentetan esperientzia baloratuko da.
  • Euskaraz lan egiteko gaitasuna.
  • Komunikabideen edo proiektu digitalen inguruko interesa.

 

Eskaintzen duguna

  • Euskarazko komunikazio proiektu bateko parte izatea.
  • Proiektu berriak proposatzeko eta garatzeko autonomia eta aukera errealak.
  • Lan giro dinamikoa eta sormena bultzatzen duen taldea.
  • Baldintzak elkarrizketan zehaztuko dira.

 

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: Kronika

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure CVa kronika@kronika.eus helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Kronika

Data: 2026-Mar-10
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2026-Mar-31

Enpresaren izena: Kronika

Ez dago hautagairik