Proiektu teknikaria Basque Quantum ekimenerako

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Eusko Jaurlaritzak gidatuta, Euskampus Fundazioak diseinatu eta garatzen dituen proiektu estrategikoetako bat Basque Quantum (BasQ) ekimena da, helburu izanik Euskadi nazioarteko erreferentzia bihurtzea Teknologia Kuantikoen arloan. Ekimenaren bitartez, ekosistema sendo eta kolaboratibo bat finkatzea lortu nahi dugu, unibertsitateak, ikerguneak, enpresak eta funtsezko eragile teknologikoak uztartuta, eta, horretarako, bikaintasun zientifikoa, garapen teknologikoa eta ezagutza sektore estrategikoetara transferitzea sustatzen ditugu.
 
BasQ ekimenaren esparruan, Euskampus Fundazioari Idazkaritza Teknikoaren jarduerak koordinatzea dagokio: ekimenaren plangintza estrategikoa egitea, plangintzaren zehaztapen operatiboa, jarraipena egin eta emaitzak ebaluatzea, eta inplikatutako eragileen arteko harremanak dinamizatzea
 
Proiektuetako teknikariaren postuaren egitekoa
 
Euskampus Fundazioaren proiektu estrategikoak planifikatzen, gauzatzen eta horien jarraipena egiten laguntzea, batik bat, Basque Quantum ekimenaren esparruan; dena den, Fundazioaren inpaktu handiko beste proiektu batzuetan ere lagundu ahal izango du.
 
Proiektuetako teknikaria BasQ ekimeneko Idazkaritza Teknikoa osatzen duen lantaldeko kide izango da, eta proiektuko arduradunen koordinaziopean lan egingo du.
 
Lantaldearen gaitasun operatiboa indartzea izango da bere egitekoa: laguntza teknikoa eta analitikoa ematea, jardueren jarraipen egokia egiten dela ziurtatzea eta ekosistemako eragileekin harremanetan egoten laguntzea.
 
Lanbidean aurrera egiteko aukerak eta bidea eskaintzen ditu postuak; lanean hasten den pertsonak proiektuaren lan ildoak gero eta hobeto eta zeharka ezagutu ahal izango ditu, eta zenbat esperientzia handiagoa izan, orduan eta erantzukizun handiagoak hartu ahal izango ditu bere gain.
 
Erantzukizun nagusiak
  • Proiektuak kudeatzen laguntzea: BasQ ekimeneko jarduerak planifikatzen eta horien jarraipena egiten laguntzea (kronogramak, mugarriak, entregagaiak), eta lantaldeak jarraipena egiteko dituen tresnak eguneratuta izatea.
  • Adierazleen jarraipena egitea: jardueraren datuak eta ekimenaren emaitzak biltzea eta aztertzea, eta aginte taulak eta jarraipen txostenak prestatzea.
  • Dokumentazioa prestatzea: txostenak, bileren aktak, aurkezpenak, memoria teknikoak eta proiektuaren kudeaketarako eta gobernantza organoetarako lagungarria den bestelako materiala prestatzea.
  • Deialdiak egiten eta funtzionamenduko prozesuetan laguntzea: deialdien kudeaketa operatiboan, azpiegiturak eskuratzeko prozesuetan eta ekimenaren zehaztapeneko programetan laguntzea (eskatzaileekin komunikatzea, dokumentazioa jaso eta berrikustea, jarraipena egitea, etab.).
  • Ekosistemako eragileekin harremanetan egotea: unibertsitate, ikerketako eta teknologiako gune, enpresa eta erakunde publikoekiko elkarrizketetan laguntzea eta dinamizatzea, eta lan bilerak antolatzea.
  • Jarraipen ekonomiko-administratiboa egitea: aurrekontuak kontrolatzen, funtsak justifikatzen eta hornitzaileen kudeaketan laguntzea.
  • Ekitaldiak eta komunikazioa: dibulgazioko jardunaldi, tailer eta jarduerak antolatzen parte hartzea, baita ekimenaren komunikazio kanaletarako edukiak sortzen ere.
  • Kontu hartzea eta analisia: teknologia kuantikoen arloko finantzaketa deialdiei, erreferentziako ekimenei eta joerei kontu hartzea, eta erabakiak hartzen lagunduko duten analisiak prestatzea.

 

Baldintzak

  • Unibertsitateko ikasketak Zientzietan, Ingeniaritzetan, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan edo antzeko arloetan.
  • 2 eta 3 urte arteko esperientzia proiektuen kudeaketan edo proiektuen kudeaketan laguntzen, aholkularitzan edo I+G+Baren kudeaketan, ahal dela teknologia, ikerketa edo berrikuntzako inguruneetan.
  • Bulegotikako tresnak (Microsoft Office paketea) eta lankidetzarako eta proiektuak kudeatzeko tresnak menderatzea.
  • Maila aurreratua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, ahoz zein idatziz.
  • Adimen artifizial sortzailearen tresnak erabiltzea (adibidez, ChatGPT, Claude edo Copilot) idazketan, informazioaren analisian eta zereginen automatizazioan aplikatuta, erabilera arduratsuari buruzko irizpideekin.
  • Gaitasun pertsonalak eta harremanetarako gaitasunak: proaktibitatea, ikasteko gaitasuna, taldean lan egiteko prestasuna, autonomia eta ekimena, eta askotariko profilekin (zientifikoak, enpresa mailakoak eta instituzionalak) harremanak izateko eta lankidetzan aritzeko erraztasuna.
  • Gaitasun analitikoak eta komunikaziorako gaitasunak: analisirako eta sintesirako gaitasuna, zorroztasuna informazioaren tratamenduan, idazteko gaitasun ona eta emaitzak modu argi eta egituratuan jakinarazteko eta aurkezteko trebetasuna.
 
Positiboki baloratuko da
  • Graduondoko prestakuntza (masterra) berrikuntzaren kudeaketan, proiektuen kudeaketan edo arlo zientifiko-teknologikoetan
  • Hasten ari diren teknologiak ezagun izatea eta horiekiko interesa (batik bat, Teknologia Kuantikoak).
  • Funts publikoekin —Europakoekin (Horizonte Europa, EGEF eta abar) zein nazio eta eskualde mailakoekin— finantzatutako proiektuen eta programen kudeaketan esperientzia. • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal ekosistema ezagutzea.
  • Esperientzia ekitaldien antolaketan, komunikazioan edo dibulgazio zientifikoan.
  • Datuak aztertzeko eta bistaratzeko tresnak erabiltzea (adibidez, Power BI, Tableau).
  • Proiektu edo metodologia arinen kudeaketari buruzko prestakuntza (adibidez, PMP, CAPM, PRINCE2 Foundation, Scrum).
 
Zer eskaintzen dugun:
  • Berehala lanean hastea Bilboko/Donostiako gure egoitzan.
  • Ordainsari lehiakorra, hautagaiaren esperientziaren, ezagutzen eta profilaren egokitasunaren arabera zehaztu beharrekoa.
  • Kontratu mugagabea.

Laburpena

Enpresa: Euskampus Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Nola parte hartu
Interesa duten pertsonek curriculum vitaeabidali beharko dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #euskampus_proyectos erreferentzia adierazita, abenduaren 12 baino lehen.

Euskampus Fundazioa

Data: 2026-Aza-17
Herrialdea: Bizkaia,Gipuzkoa
Eskualdea: Hego Uribe,Donostia Beterri
Udalerria: Bilbo, Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Abe-12

Enpresaren izena: Euskampus Fundazioa

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa