Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
FUNTZIO NAGUSIAK
Gure Eskun ikus-entzunezko edukiak sortzea.
Komunikazio lan-taldeko kide gisa, alor horretan sor litezkeen bestelako beharrei erantzutea.
Norbere herrialdeko dinamika sustatzen eta koordinatzen laguntzea.
Gure Eskuren Idazkaritzako eta Zuzendaritza Kontseiluko kide izatea.
OINARRIZKO ESKAKIZUNAK
Bideogintzan ezagutza eta esperientzia izatea.
Gure Esku herri dinamika ezagutu eta bere helburuekin bat egitea.
Euskal Herriko gizarte mugimenduak ezagutzea.
Euskara eta gaztelania ondo menderatzea ahoz zein idatziz.
Testuak idazten eta mezuak komunikatzen trebatuta egotea.
Harreman pertsonaletarako eta lan taldean aritzeko gaitasuna izatea.
Oinarrizko tresna informatikoak erabiltzen jakitea.
Gidabaimena eta autoa izatea.
BALORATUKO DA
Bideogintzan ez ezik, argazkilaritzan, diseinuan edota sare sozialetan trebatuta egotea.
Frantses edota ingles maila ona izatea.
Gure Eskuko bazkide izatea.
Herri dinamiketan aurrez jardun izana.
Ekintzailea eta autonomoa izatea.
LAN BALDINTZAK
Lanaldi osoko lan-kontratua. 4 hilabeteko amatasun-baja baten ordezkapena da, baina epe hori pasata, lanaren balorazio ona eginez gero, jarraitzeko aukera legoke, kontratu mugagabearekin.
Soldata duina.
Lanean hasteko data: abenduan zehar
Enpresa: Gure Esku
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Curriculuma eta aurkezpen gutuna komunikazioa@gureeskudago.eus helbidera bidali behar dira azaroaren 30a baino lehen (data hau barne).
Abenduak 2: Gure Eskuren idazkaritza aurkeztutako hautagai guztiekin harremanetan jarriko da, eta haietako bakoitzari jakinaraziko dio elkarrizketa faserako hautatu duten ala ez.
Abenduaren 5etik 9ra: elkarrizketa fasea.
Abenduaren 14a: Elkarrizketatutako pertsona guztiei jakinaraziko zaie azken erabakia.