ATARIAk kudeatzailea behar du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

ATARIA komunikabidearen kudeaketa eramango duen pertsona baten bila gabiltza. Curriculumak bidaltzeko azken eguna urriaren 24a izango da. Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2025eko urriaren 24a baino lehen.

Baldintzak

FUNTZIO NAGUSIAK

  • Proiektuaren jarraipen ekonomikoa egitea eta bideragarritasuna ziurtatzea.
  • Plangintzak garatzea, helburuak finkatzea eta exekuzioa koordinatzea.
  • Lantaldea koordinatzea eta antolatzea.
  • Kanpo harremanak egitea eta mantentzea.

ESKATZEN DA

  • Kudeaketa, administrazio edo ekonomia arloko ikasketak eta ezagutzak izatea.
  • Kudeaketa lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
  • Bestelako ikasketa eta esperientziak baloratuko dira: marketina, komunikazioa...
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako, antolaketarako eta lidergorako gaitasuna izatea.
  • Tolosaldean bizitzea edo eskualdea ondo ezagutzea.
  • Euskara: gutxienez C1 maila.

ESKAINTZEN DA

  • Amatasun-baja bat ordezkatzeko aldi baterako kontratua.
  • Lanaldi osorako kontratua.
  • Abenduan lanean hastea.
  • Lantokia Tolosan.

 

Laburpena

Lekua: Tolosa Gipuzkoa

Enpresa: Tolosaldeko Ataria

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Tolosaldeko Ataria

Data: 2025-Urr-14
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Tolosa

Eskaintza noizarte:
2025-Urr-24

Enpresaren izena: Tolosaldeko Ataria

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa