Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Ikastolako azpiegitura, ekipamendu eta baliabideen plangintza egitea, haien jarraipena eta mantentze egokia bermatuz.
Administrazio-komunikazioa eta dokumentazioaren kudeaketa integrala egitea: ikasleen, langileen eta kooperatibaren erregistroak, matrikulak, ziurtagiriak eta artxiboa eguneratuta mantentzea.
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa planifikatzea eta kontrolatzea: aurrekontuak, kontabilitatea, ordainketak, kobrantzak, inbertsioak, banku eta erakunde publikoekiko harremanak eta memoria ekonomikoak.
Zerbitzuen kudeaketa administratiboa egitea: jantokia, garbiketa, haur txokoa, jarduera osagarriak, hornidurak eta kanpo zerbitzuen negoziazioa.
Langileen administrazio-kudeaketan laguntzea: kontratuak, nominak, lan egutegiak eta lan-arriskuen prebentzioari lotutako dokumentazioa.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua edo baliokidea.
EGA edo euskarazko C1 maila egiaztatua.
Hernaniarra izatea edo Hernanirekiko nolabaiteko lotura.
Ikastolen Elkarteko mugimenduaren ideologiarekin bat egitea. Baloreekin eta planteamenduekin.
Herriko ekintzetan eragile edota parte hartzaile izatea.
Antzeko lanetan eskarmentua izatea.
Ikastoletan lan egin izana.
Lekua: Hernani Gipuzkoa
Enpresa: ARATZ IKASTOLA
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
35.000tik gora