ADMINISTRARI ETA HARRERA LANGILEA EUSKALTEGIRAKO

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Gabriel Aresti euskaltegian, Bilbon, administrazio- eta harrera-lanak egiteko pertsona baten bila gabiltza.

Euskaltegiko ikasleei eta herritarrei arreta ematea, matrikulazio-prozesua kudeatzea eta eguneroko administrazio-lanak egitea izango dira lanpostuaren eginkizun nagusiak.

Eginkizunak

  • Ikasleei eta informazio eske hurbiltzen diren pertsonei arreta ematea, aurrez aurre, telefonoz eta posta elektronikoz.

  • Euskaltegiko ikastaroei, mailei, ordutegiei, prezioei eta matrikulazioari buruzko informazioa ematea.

  • Matrikulazio-prozesua kudeatzea: izen-emateak, datuen erregistroa eta dokumentazioaren bilketa.

  • Ikasleen datuak eta espedienteak eguneratuta mantentzea, kudeaketa-programak erabiliz.

  • Ordainketak, ordainagiriak eta fakturak kudeatzen laguntzea, eta kobratzeko dauden ordainketen jarraipena egitea.

  • Ikasleentzako ziurtagiriak, egiaztagiriak eta bestelako dokumentuak prestatzea.

  • Euskaltegiko dokumentazioa eta artxiboak antolatzea eta eguneratzea.

  • HABEri eta beste erakunde batzuei lotutako administrazio-izapideetan laguntzea.

  • Irakasleekin, zuzendaritzarekin eta gainerako lankideekin koordinatzea, euskaltegiaren eguneroko funtzionamendua errazteko.

  • Euskaltegiaren jarduerari lotutako bestelako administrazio-lanak egitea.

Bilatzen dugun profila

Pertsona antolatua, arduratsua eta jendearekin harremanak izateko gaitasuna duena. Taldean lan egiteko prestasuna, autonomia eta eguneroko gorabeherei erantzuteko gaitasuna baloratuko ditugu.

 

 

Baldintzak

Baldintzak eta baloratuko direnak

  • Gaztelania erabiltzeko gaitasuna.

  • Tresna informatikoak eta bulegotika-programak erabiltzeko gaitasuna.

  • Euskalgintza, euskaltegien edo helduen euskalduntzearen esparrua ezagutzea baloratuko da.

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Gabriel Aresti euskaltegia

Lan mota: Presentziala

Soldata: 30.000-35.000

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Gabriel Aresti euskaltegia

Data: 2026-Urr-27
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2026-Aza-30

Enpresaren izena: Gabriel Aresti euskaltegia

Ez dago hautagairik