Haur Hezkuntzako proiektua dinamizatzeko teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Ikastolen Elkarteak Haur hezkuntzako Proiektua dinamizatzeko pertsona bat behar du.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko ikastolak biltzen ditu eta laguntza eskaintzen dizkie Ikastolei, besteak beste, Haur hezkuntzako hIZAN Proiektua garatzeko eta dinamizatzeko.
FUNTZIO GARRANTZITSUENAK:
• EHIko Hezkuntzako lantaldeko kide izatea
• Pentsamendu matematikoa eta ahozkotasunaren lanketarako markoa eta proposamenak sortzea
• hIZAN erreferente mintegia diseinatu eta dinamizatzea
• EHIko aholkulari taldeko kide izatea

Baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Haur hezkuntzako gradua.
• Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, ahoz zein idatziz. C1 titulua.
• Oinarrizko Konpetentzia Digitala (gutxienez A2)
• Haur hezkuntzako etapan eskarmentua, gutxieneko bi ikasturteko esperientzia
BALORATUKO DA:
• Ikastola batean Haur Hezkuntzan lan egin izana.
• Ikastolen Elkartean Haur Hezkuntzako proiektuaren ibilbidearen ezagutza eta esperientzia izatea.
• Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra ezagutzea.
• Koordinazio eta kudeaketarako gaitasuna eta esperientzia izatea.
• Pentsamendu matematikoaren eta ahozkotasunaren inguruko prestakuntza izatea.
• KUKU emozio programa ezagutzea.
• Berrikuntza eta eraldaketa pedagogikorako ikusmira eta pertsonarekiko begirada izatea.
• Hezkuntzarekin lotura zuzena duten gainerako graduak edo ikasketak izatea.
LAN-BALDINTZAK:
• 0eko lanaldia 2025-2026 ikasturte amaiera bitarte (behin-betikotzeko aukerarekin)
• Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lan-baldintzak eta bertan jasotako teknikari talde profesionaleko 6. mailako lansaria.
• Euskalgintzan eragile izateko aukera.
• Lantaldean aritzeko aukera.

 

Laburpena

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CVak honako helbide honetara bidali: ehi@ikastolak.eus (erreferentzia Haur Hezkuntza)
Epea: 2025/10/13

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

CVak honako helbide honetara bidali: ehi@ikastolak.eus (erreferentzia Haur Hezkuntza)
Epea: 2025/10/13

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.