Administrazio eta Kontabilitatea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Talleres Mitxelena S. Coop. enpresan, tamaina handiko mekanizazioan espezializatutako kooperatiban, Administrazio eta Kontabilitate Sailean aritzeko pertsona baten bila gabiltza, amatasun-baja bat ordezkatzeko.

Hautatutako pertsonak sailari eguneroko administrazio- eta kontabilitate-lanetan lagunduko dio, gainerako taldearekin elkarlanean.

Eginkizun nagusiak

  • Fakturak erregistratu eta kontabilizatzea.
  • Bezeroen eta hornitzaileen administrazio-kudeaketa.
  • Fakturazioa eta kobrantza zein ordainketen jarraipena egitea.
  • Eguneroko administrazio-kudeaketak egitea.
  • Bankuko mugimenduak kontabilizatzea.
  • Langileen orduen kontrola egitea.

Zer eskaintzen dugu?

  • Amatasun-baja ordezkatzeko aldi baterako kontratua.
  • Aurreikusitako hasiera: 2026ko irailaren amaieran.
  • Gutxi gorabeherako iraupena: 2027ko ekainaren erdialdera arte.
  • Egunean 5 orduko lanaldi partziala.
  • Soldataren eta gainerako lan-baldintzen aplikazioa Gipuzkoako Metalaren Hitzarmenaren arabera.
  • Industria-sektorean ibilbide sendoa duen kooperatiba bateko talde egonkor, hurbil eta lankidetzazko batean lan egiteko aukera.

Baldintzak

Eskakizunak

  • Administrazio eta Finantzetako, Kontabilitateko edo antzeko arloko prestakuntza.
  • Kontabilitateko ezagutzak.
  • Bulegotikako tresnak (Office paketea edo antzekoak) erabiltzeko ohitura.
  • Antolaketa-gaitasuna eta arduraz lan egiteko jarrera.
  • Antzeko lanpostuetan izandako esperientzia baloratuko da.
  • Euskara maila altua eta ingelesa maila ertaina.

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: Talleres Mitxelena, S.Coop

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Irailaren 1erarte kurrikulumak jasotzeko epea irekiko dugu. 

Ondoren jasotako kurrikulumak baloratu eta interesa dutenekin harremanetan jarriko ginateke.

Talleres Mitxelena, S.Coop

Data: 2026-Uzt-23
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-01

Enpresaren izena: Talleres Mitxelena, S.Coop

Ez dago hautagairik