Aplikazioen analista, garatzailea eta mantentze-arduraduna

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

• Enpresentzako kudeaketa-tresnen funtzio berriak garatzea.

• Dauden sistemak hobetzea eta akatsak zuzentzea.

• Hirugarrenen tresnekin integrazioak egitea (gehienbat software librea erabiliz).

• Kodearen kalitatea berrikustea eta ekoizpen-eguneraketak kudeatzea.

• Produkzioko sistemek behar bezala funtzionatzen dutela gainbegiratzea.

 

Baldintzak

Berriztagarrien aldeko herritar kooperatiba erreferentean lan egiteko aukera. Euskalduna, feminista eta soziokrazioan oinarritutakoa

Kontratu mota: Ordezkapena.

Ordainsaria: Gordina urtean: 33.465,04 €/urte.

Laburpena

Enpresa: Goiener Taldea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bete gure webguneko inprimakia eta erantsi bertan kurrikuluma.

Aukeratua bada elkarrizketa bat egiteko deituko zaio.