Sistema eta mikroinformatika teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Erabiltzaileen laguntzan eta sistemak kudeatzen esperientzia izatea baloratuko da.

Ezagutza edo esperientzia hauetan:

• Sistema eragileak: Windows, Linux.

• Sareen eta VPN konfigurazioa eta administrazioa.

• Segurtasun informatikoko praktika egokiak.

• Sistema autohostatuen instalazioa eta mantenua (Nextcloud, Pasbolt, Kimai…).

• Kontenedore bidezko azpiegiturak (Docker, Kubernetes).

• Gailu informatikoen mantenua eta diagnosia.

• Backup eta katastrofe berreskuratze planak.

 

Baldintzak

Berriztagarrien aldeko herritar kooperatiba erreferentean lan egiteko aukera. Euskalduna, feminista eta soziokrazioan oinarritutakoa

Kontratu mota: Ordezkapena.

Ordainsaria: Gordina urtean: 33.465,04 €/urte.

 

Laburpena

Enpresa: Goiener Taldea

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bete gure webguneko inprimakia eta erantsi bertan kurrikuluma.

Aukeratua bada elkarrizketa bat egiteko deituko zaio.