Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Kutxa Fundazioan galdera berrien bitartez, ideietatik ekintzara goaz, besteak beste, Gipuzkoa bidezkoagoa, ikasiagoa, sortzaileagoa eta jasangarriagoa lortzeko ekimenak proposatuz.
Fundazioak, aplikatu beharreko Lege-Araudia betetzen dela zaintzen konpromiso zorrotza du, arreta berezia jarriz Datu Pertsonalak babesteari buruzko legedian, estandar etiko eta barne-politikek gidatuta.
Etengabe eraldatzen eta esperientziatik ikasten ari den erakundea gara. Hori dela eta, Gipuzkoako gizartearekin konprometitua eta berrikuntzan eta pertsonen garapenean oinarritua dagoen talentua bilatzen dugu. Arduradun postua izango du inkorporazioak, Aholkularitza Juridikoaren eremua indartuko duelarik.
Zeintzuk dira ekarpenak
Araudia Betetzeko Sistema burutzen dela ziurtatzeko beharrezkoak diren proiektuen diseinua, inplementazioa, jarraipena eta ekipoaren formazioa eta gai honekiko sentsibilizazioa sustatuko ditu.
Datu babesari eta araudia betetzeari buruzko barne- eta kanpo- ikuskaritzak koordinatzea.
Salaketa kanala eta segurtasun-arrailen kudeaketa.
Taldearen prebentzio-eredu penalaren kudeaketa.
Reportinga zuzendaritza taldeari eta gobernu-organoari.
Erakundeko hainbat eremurekin interlokuzioa, hala nola, Komunikazioa, Sistemak, Digitala, Ekimenak eta edukiak eta Pertsonak eta antolakuntza.
Zer bilatzen dugu
Zuzenbidean graduatua edo lizentziatua.
Arau Betetzean eta Datu Babesen (LOPDGDD edota RGPD) kudeaketan formazioa eta gutxienez 5 urteko esperientzia.
Araudia betetzeko sistema diseinatzeko, ezartzeko eta gainbegiratzeko beharrezkoak diren ezagutzak.
Bere ezagutzak zerbitzu erakundeetan edota aholkularitzetan aplikatu izana.
Pertsona metodiko eta kudeaketarako konpetentzia maila altuko profil polibalentea, prozesuak optimizatzeko ikuspegi estrategikoa eta operatiboa emateko gai dena.
Datu base bolumen handiaren manipulazioan eroso sentitzeko beharrezko konpetentziak: analisi eta planifikazio gaitasuna, zehaztasun teknikoa, proaktibitatea eta adimen emozionala ere.
Euskara/gaztelania elebiduna.
Zer eskaintzen dugu
Pertsonak erdigunean jartzen dituen erakunde batera berehalako inkorporazioa.
Bokazioa eta energia duen talde bateko kide izateko aukera, non zure talentuak, ere, ezberdintasuna markatuko duen.
Eremuko zereginetan garapen espazio handia, erronkari eusteko lanak zure erara diseinatu, antolatu eta kudeatzeko aukera izango duzularik.
Ingurune malgu bat, zure bizitza pertsonala eta profesionala orekatu ahal izateko, hazten eta garatzen jarraitzen duzun bitartean.
Egonkortasuna lanaldi osoko kontratu finko batekin, ibilbidea segurtasunez eta proiekzioz egin ahal izateko.
Onura sozial erakargarriak, hala nola, telelan egun bat, sartu/irten malgua, bizitza asegurua, BGAE etab.
Zu al zara bilatzen dugun pertsona? Animatu!
Enpresa: Kutxa Fundazioa
Soldata:
LinkedIn bidez ari gara kudeatzen prozesua, mesedez aukera baduzu izen eman bertatik:
https://www.linkedin.com/jobs/view/4359655013/?trk=mcm
eskerrik asko
LinkedIn bidez ari gara kudeatzen prozesua, mesedez aukera baduzu izen eman bertatik:
https://www.linkedin.com/jobs/view/4359655013/?trk=mcm
eskerrik asko