Etxebizitza teknikaria

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

Hernaniko Etxegura etxebizitza elkarteak bere jarduna dinamizatuko duen teknikari profila duen pertsona kontratatu nahi du. Hortaz gain, Hernanin Etxebizitza Behatokia sortzeko helburuarekin, elkarlan publiko-komunitarioan oinarrituko den zerbitzua martxan jarriko da. Zerbitzu honen ardatza etxebizitzaren arazoei erantzuna ematea izango da, instituzioetatik haratago komunitatearen parte-hartzea eta baliabideen optimizazioa sustatuz. Hori gauzatzeko, teknikari bat kontratatuko da.

Baldintzak

Betebeharrak

  1. Etxebizitza politika eta estrategien garapena:  
    • Etxebizitza beharrak identifikatzeko diagnostikoak egitea.
    • Udalaren eta komunitatearen            arteko lankidetza sustatzea.
    • Etxebizitza hutsak birgaitzeko eta erabilera berriak sustatzeko proiektuak proposatzea.
    • Parke publikoaren dinamizazioa eta indartzea.
    • Etxebizitza kooperatibak eta erabilpen lagapena bultzatu.

                       

  1. Aholkularitza eta laguntza:
             
    • Herritarrei aholkularitza eskaintzea etxebizitza eskuratzeko aukerei buruz.
    • Alokairu sozialeko eta babes ofizialeko programen kudeaketa, pertsonak bideratuz.

 

  1. Komunitate eta sare-lana:
             
    • Bertako elkarteekin eta herritarrekin proiektu parte-hartzaileak diseinatzea.
    • Etxebizitza arloan elkarlanerako ekimenak bultzatzea.

 

  1. Administrazioa eta koordinazioa
             
    • Dirulaguntzak eta bestelako laguntzak kudeatzea.
    • Dagokion administrazioarekin harremanak koordinatzea.

 


Eskakizunak

  1. Prestakuntza:
             
    • Unibertsitate-titulazioa: Gizarte Lana, Arkitektura, Hirigintza, edo Antropologia, Soziologia eta Zuzenbidea.
  2. Hizkuntza
    • Euskara eta gaztelania maila: PL3 edo gorakoa.

           

  1. Beste baloragarri batzuk
             
    • Herri mugimenduen ezagutza.
    • Herrian eta eskualdean txertatuta egotea.
    • Eskarmentua

 


Baldintzak

  • Lan jarduna: 20 ordu astean.
  • Lan-kontratu mota: Hasieran urtebeteko kontratua, luzatzeko aukerarekin.
  • Ordainsaria: Tokiko hitzarmen kolektiboaren arabera (teknikari maila).

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: Etxegura

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 15.000-20.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

 

Etxegura

Data: 2025-Uzt-15
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2025-Uzt-22

Enpresaren izena: Etxegura

Ez dago hautagairik