GAZTEEN ASIALDIKO PROGRAMARAKO BEGIRALEA - GASTEIZ

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

12-18 urte bitarteko gazteeei eskaintzen den aisialdi programa. Bertan asteburuetan, lantegiak, hiriko irteerak, bidai kulturalak, abentura ekintzak eta bi asteburu pasa eskaintzen dira

Funtzioak: 

  • Ekintzak programatu.
  • Ekintzak dinamizatu.
  • Programaren difusia egin.
  • Programaren ebaluaketa eta jarraipena egin.
  • Udako opor programa dinamizatu.

Lan-egutegia eta/edo lan-ordutegia:

Asteburu guztietan lan egiten da, Gabonetako, Aste Santuko, eta zubiak izan ezik.

Ekainaren bukaeratik  uztailaren bukaerarte programako udalekuan lan egiten da.

Uztailaren amaieratik irailaren hasierara arte ez da lanik egiten eta urtarrilean ere ez.

Asteburu bakoitzean 2 ekintza egoten dira, bat larunbatean eta beste bat igandean. Egun osoko ekintza izan daitezke edo arratsaldeko edo goizeko ekintzak.  Denboraldi bakoitzean bi Asteburu kanpoan egiten dira gaua bertan pasatuz.  

Horretaz gain astelehen eta ostiral goizeetan 5 ordu lan egiten dira programazioa garatzen eta ekintzak ebaluatzen.

Lan egutegia eta ordutegia programatzen diren ekintzen araberakoa da. 

 

 

Baldintzak

Eskakizunak: 

Aisialdiko begirale tituloa

. C-1 Euskara agiria.

. Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

. Pertsona dinamikoa eta asialdiko hezkuntzan eskarmentuarekin.

. 30 urte baino gutxiago

Kontuan izango da: 

. 12-18 urte bitarteko nerabeen taldeak dinamizatzen esperientzia.

. Aisialdiko zuzendaritzaren titulazioa.


 

 

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: LUDOLAND

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curruculuma bidalia izaskunm@ludoland.eus eta adierazi gazteen asialdiko programarako lan eskaintzarako bidaltzen dela.

 

LUDOLAND

Data: 2025-Abe-02
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2026-Urt-12

Enpresaren izena: LUDOLAND

Ez dago hautagairik