Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezkoen teknikaria behar du

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren eginkizunak:

Bertsozale Elkartetik pentsatzen eta garatzen diren ikus-entzunezko proiektuen lan teknikoa eta zabalkundea, nagusiki bertsoa.eus webgunerako eta Hitzetik Hortzera telebista saiorako. Hala ere, Bertsozale Elkarteak ekoizten dituen bestelako ikus-entzunezkoetan ere hartuko du parte.

Lanpostua Komunikazio eta Hedapen sailean kokatuko da.

Eginkizun nagusiak:

  • Bertso saioen grabazio lanak.
  • Ikus-entzunezko edukiaren edizio lanak.
  • Ikus-entzunezko proiektuen post-produkzioa.
  • Sare sozialetarako ikus-entzunezko edukien sorkuntza eta kudeaketa.
  • Erredaktore lanak.

Eskaintzen da:

  • Egun osoko lan kontratua Amasa-Villabonako egoitzan.
  • Ikus-entzunezko proiektuek aldian-aldian eskatzen dituzten joan-etorriak egoitzatik kanpora.
  • Lan ordutegi malgua.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2026ko ekainean.

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Bertsogintzaren ezagutza.
  • Euskal Kulturgintzaren ezagutza.
  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
  • Ediziorako programen ezagutza: Final Cut, Photoshop edota antzerakoak.
  • Ikus-entzunezkoak askotariko euskarrietan sortzeko gaitasuna eta bisioa.
  • Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea.
  • Komunikaziorako, jendaurreko harremanetarako gaitasuna.
  • Gidatzeko baimena eta autoa.
  • Urteko zenbait asteburutan lan egitea. ;)


Kontuan hartuko da:

  • Bertsozale Elkartea eta bertsogintzaren ekosistema ezagutzea.
  • Bertsozale Elkartearen zehar-lerro estrategikoen inguruko formazioa: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
  • Elkartegintza ikuspegia eta ezagutza.
  • Kazetaritzari eta ikus-entzunezkoen lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
  • Hizkuntzen ezagutza.

Laburpena

Lekua: Villabona Gipuzkoa

Enpresa: Bertsozale Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2026ko maiatzaren 31 baino lehen ondorengo helbideetara:

  • Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia 70, Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
  • koordinazioa@bertsozale.eus

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.

Bertsozale Elkartea

Data: 2026-Mai-19
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Villabona

Eskaintza noizarte:
2026-Mai-31

Enpresaren izena: Bertsozale Elkartea