Finantza Zuzendaria Ikastolen Elkartean

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

IkastIkastolen Elkartea erakundearen finantza-kudeaketa estrategikoa lideratzeko, Finantza Zuzendaria bilatzen ari gara. Bertan, finantza-plangintza, aurrekontuen diseinua eta koordinazio ekonomikoa izango ditu bere gain.

Honako hauek dira lanpostuaren funtzio garrantzitsuenak:

 

  • Plan Estrategikoa eta Urteko Kudeaketa Plana definitu eta ezarri.
  • Administrazio eta Finantza saileko taldea zuzendu eta garatu.
  • Finantza-politikak, estrategiak eta prozesuak definitu eta koordinatu.
  • Ikastolen eredu ekonomikoa diseinatu, ezarri eta jarraipena egin.
  • Aurrekontuak prestatu eta itxiera ekonomikoak gainbegiratu.
  • Finantza-egoeraren analisia egin eta hobekuntza-proposamenak garatu.
  • Likideziaren kudeaketa eta maileguen baldintzen azterketa burutu.
  • Banku eta hornitzaileekin negoziazioak egin eta harremanak kudeatu.
  • Inbertsioen araudia definitu eta ezarpena gainbegiratu.
  • Finantza arloko ordezkari gisa jardun Ikastolen izenean.

 

Baldintzak

  • ADE gradua, edo antzekoa.
  • Euskara: C1 maila.
  • Gaitasun estrategikoa, erabakiak hartzeko autonomia eta talde-lanerako prestutasuna.

Baloratukoa da:

  • Hezkuntza sektorean esperientzia.
  • Ikastolen eredua eta funtzionamendua ezagutzea.

Laburpena

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuak bidali curriculuma abarruso@ehi.ikastola.eus helbidera uztailaren 8a baino lehen