Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Larramendi Ikastolako Kontratazio Batzordeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan GIZARTE ZIENTZIAK eta HIZKUNTZAK emateko irakasle baten kontratazioa egin behar du.
ESKAINTZEN DA:
-
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Lan Hitzarmena.
-
Ordezkapen bat osotzeko behin behineko lan kontratua.
-
Epea: irailaren 1etik ekainaren 30 bitartean.
-
Jornada osoan.
GUTXIENEKO ESKAKIZUNA:
-
Giza Zientzien edo Gizarte eta Lege Zientzien arloko edozein lizentziadun-titulu, edo Arte eta Giza Zientzien edo Gizarte eta Lege Zientzien jakintza-adarreko edozein graduatu-titulu ofizial.
-
Euskara: C1 edo baliokideak.
-
Atzerriko hizkuntza: Ingelesean gutxienez B2 titulazioa.
-
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra.
KONTUTAN HARTUKO DA:
-
EKI proiektuaren ezagutza maila.
-
Ikaskuntza kooperatiboaren ezagupen maila.
-
Lan-taldean aritzeko gaitasuna.
-
Ikastolen Elkarteko proiektuen ezagupen maila.
-
Ikastola mugimenduarekin harremana.
Interesatuek CV eta bertan aipatzen diren baremaziorako agiriak aurkeztu beharko dituzue (lan bizitza, titulazio ezberdinak, prestakuntza ikastaroak) Ikastolako web orrialdearen bitartez.
Epea: 2025eko ekainaren 25etik uztailaren 4 bitartean (biak barne)
Lan elkarrizketak: uztailaren 7tik 11a bitartean. Lanean hasi, irailaren 1ean.