Zientzietako irakaslea (matematika eta teknologia)

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Larramendi Ikastolako Kontratazio Batzordeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ZIENTZIAK emateko irakasle baten kontratazioa egin behar du: matematika eta teknologia.

ESKAINTZEN DA:

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Lan Hitzarmena.
  • Ordezkapen bat osotzeko behin behineko lan kontratua.
  • Epea: irailaren 1etik ekainaren 30 bitartean.
  • Jornadaren %90-0 bitartean.

GUTXIENEKO ESKAKIZUNA:

  • Zientzia Esperimentalen eta Osasunaren Zientzien arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren edozein titulu, edo Zientzien, Osasun Zientzien edo Ingeniaritza eta Arkitektura.
  • Euskara: C1 edo baliokideak.
  • Atzerriko hizkuntza: Ingelesean gutxienez B2 titulazioa.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra.

KONTUTAN HARTUKO DA:

  • EKI proiektuaren ezagutza maila.
  • Ikaskuntza kooperatiboaren ezagupen maila.
  • Lan-taldean aritzeko gaitasuna.
  • Ikastolen Elkarteko proiektuen ezagupen maila.
  • Ikastola mugimenduarekin harremana.
Interesatuek CV eta bertan aipatzen diren baremaziorako agiriak aurkeztu beharko dituzue (lan bizitza, titulazio ezberdinak, prestakuntza ikastaroak) Ikastolako web orrialdearen bitartez.
Epea: 2025eko ekainaren 25etik uztailaren 4 bitartean (biak barne)
Lan elkarrizketak: uztailaren 7tik 11a bitartean. Lanean hasi, irailaren 1ean.

Laburpena

Enpresa: Larramendi Ikastola

Soldata:

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.