Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko teknikaria

Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak lanaldi osoko teknikari bat sartu nahi du, pertsona dinamiko, proaktibo eta ekimenduna, proiektu estrategikoen, erakundeen arteko lankidetzaren eta berrikuntzaren bidez tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzen modu aktiboan lagunduko duena.

Postutik, elkarteen, udalen eta beste eragile giltzarri batzuen arteko akordioak sustatuko dira, sektorea indartuko duten ekimenak garatzeko.

Funtzio nagusiak

  • Banakako aholkularitza saltokiei eta ostalaritza-establezimenduei.
  • Dirulaguntza eta laguntza publikoen tramitazioa eta jarraipena.
  • Elkartearen plan estrategikoa egiten eta garatzen aktiboki parte hartzea.
  • Proiektu estrategiko berriak diseinatu, koordinatu eta gauzatzea.
  • Merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotutako araudia irakurtzea, aztertzea eta zabaltzea.
  • Informazioa eta laguntza administrazio-laguntza, -izapide eta -gestioetan.
  • Prestakuntza-ekintzak eta tailerrak antolatzea eta garatzea.
  • Enpresa-kudeaketa hobetzen laguntzea.
  • Digitalizazio-tresnak ezartzea eta hedatzea.
  • Berrikuntza-, iraunkortasun- eta kalitate-prozesuak bultzatzea.
  • Sektoreko eragileen arteko lankidetza-prozesuak sustatzea.

 

Baldintzak

  • Ezinbestekoa da euskara ahoz eta idatziz menperatzea.
  • Pertsona dinamikoa, erabakitzailea eta ekimena duena, proiektuak proposatu eta zuzentzeko gaitasuna duena.
  • Komunikatzeko, antolatzeko eta taldean lan egiteko trebetasunak.
  • Saltokiekin, ostalaritzarekin eta erakunde publikoekin harremanak izateko gaitasuna.

 

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: BERRIAK elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

BERRIAK elkartea

Data: 2026-Urt-26
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2026-Mar-31

Enpresaren izena: BERRIAK elkartea

Ez dago hautagairik