Hizkuntza-teknologietako informatikaria

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

ESKAINTZA

Euskaltzaindiak informatika-ingeniari bat kontratatu nahi du hizkuntza-teknologia eta hizkuntza-baliabideen arloan lan egiteko.
Langunea Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan izango du, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, Almortza kalean.

EGITEKOAK
• Hizkuntza-baliabideen (corpusak, hiztegiak, datu-baseak, tresnak) azpiegitura teknologikoa diseinatu, garatu eta mantentzea.
• Baliabideak sortzea edo egokitu eta integratzea hizkuntza teknologiak nahiz adimen artifiziala baliatuz.
• Euskaltzaindiaren baliabideak oinarri teknologiko bateratu batera ekartzeko estrategia definitu eta gauzatzea (APIak eta zerbitzuak garatzea, besteak beste).

Baldintzak

BALDINTZAK
• Titulazioa:
→ Informatikako Ingeniaritzako gradua (konputazioko espezialitatea hobetsiko da), Adimen Artifizialeko Gradua edo baliokideak.
→ Hizkuntza-teknologien inguruko prestakuntza baloratuko da (Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterra, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterra edo antzekoak).
→ Oro har, hizkuntzaren azterketaren ala adimen artifizialaren inguruko gradu edo master bat edukitzea hobetsiko da.


• Ezagutza tekniko hauek kontuan hartuko dira:
→ Programazioa, bereziki Pythonen. Beste lengoaia batzuen ezagutza ere baloratuko da (PHP, C/C++).
→ Datu-baseak (SQL) eta datuen kudeaketa.
→ Bertsio-kontroleko sistemak (Git).
→ Testu- eta hizkuntza-datuetarako estandarrak: Unicode/UTF-8, XML eta JSON. TEI eta antzeko estandarrak baloratuko dira.
→ Sistemen eta azpiegituren oinarriak: Linux ingurunea, edukiontziak (Docker) eta zerbitzarien oinarrizko administrazioa.
→ Adimen artifizialeko tresnak eta hizkuntza-ereduak (LLM) erabiltzeko eta integratzeko gaitasuna, API bidez eta RAG gisako tekniken bidez.
→ Ikasketa automatikoko tekniken ezagutza (Machine Leraning, Deep Learning...)
→ Web-garapena: APIak eta oinarrizko frontend-a.
→ Software-arkitektura eta sistemen integrazioko esperientzia.


• Euskararekiko eta euskal kulturarekiko interesa eta sentsibilitatea.


• Zeharkako gaitasunak:
→ Autonomia, ekimena eta erantzukizuna.
→ Ikuspegi estrategiko eta globala.
→ Talde-lana eta diziplinarteko komunikazio-gaitasuna.
→ Etengabe ikasteko jarrera.
→ Esperientzia kontuan hartuko da.


• Hizkuntza-gaitasuna:
→ Euskara-maila ona izatea ezinbestekoa da.
→ Ingelesaren ezagutza baloratu eta egiaztatuko da.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Euskaltzaindia

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 35.000tik gora

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

INFORMAZIO OSAGARRIA
•Kontratua: Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
•Lan-baldintzak: Hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, baldintza ekonomikoak barne.

HAUTAKETA-PROZESUA
Interesdunek CV-a eta motibazio-gutuna bidali beharko dute, uztailaren 27ko 09:00ak baino lehen.
Epemuga honen ondoren jasotako hautagaitzak ez dira onartuko.

Euskaltzaindia

Data: 2026-Uzt-01
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Uzt-26

Enpresaren izena: Euskaltzaindia

Ez dago hautagairik