Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea itzultzaile, interprete eta zuzentzaile lanak egingo dituen pertsona baten bila dago, astean 30 orduko jardunean aritzeko kontratu mugagabearekin urriaren 6tik aurrera. Interesdunek irailaren 30era arte bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera. Edozein zalantzarik izatekotan, lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora idazteko aukera dago.
Lekua: Laudio Araba
Enpresa: Aiaraldea Komunikazio Leihoa
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
15.000-20.000
EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, IRAILAREN 30era arte ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:
Jasotako curriculumak eta aurkezpen gutunak aztertu ondoren, proposatutako funtzioak eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo dugu. Hauek urriaren 3ra bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko ditugu. Parte-hartzaile guztiei emango diegu ebazpenaren berri. Lan-harremana urriaren 6an hasiko da.