ITZULTZAILE, ZUZENTZAILE ETA INTERPRETEA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea itzultzaile, interprete eta zuzentzaile lanak egingo dituen pertsona baten bila dago, astean 30 orduko jardunean aritzeko kontratu mugagabearekin urriaren 6tik aurrera. Interesdunek irailaren 30era arte bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera. Edozein zalantzarik izatekotan, lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora idazteko aukera dago.

 

Baldintzak

ESKATZEN DA:
  • Sarrerako probaldia gainditzea.
  • Hizkuntzak: euskararen eta gaztelaniaren ezagutza handia.
  • Lizentziaduna izatea itzulpengintzan edo filologian.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak (Wordfast, Trados...) erabiltzen jakitea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
BALORATUKO DA:
  • Itzulpengintzan eta interpretazio lanean esperientzia izatea.
  • Euskarazko C2 titulua.
  • Beste hizkuntza batzuen ezagutza/titulazioak (batez ere, ingelesa eta frantsesa).
  • Interpretazio azpiegituren erabileraren gaineko ezagutza.
  • Ikus-entzunezkoen itzulpen tresnak ezagutzea (Aegisub, Subtitle Workshop...).
  • Zinpeko itzultzaile titulua.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
  • Autoa eta B motako gidabaimena izatea.

 

Laburpena

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, URRIAREN 8ra arte ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma
  • Aurkezpen gutuna
HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA:

Jasotako curriculumak eta aurkezpen gutunak aztertu ondoren, proposatutako funtzioak eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo dugu. Hauek urriaren 9-10a bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko ditugu. Parte-hartzaile guztiei emango diegu ebazpenaren berri. Lan-harremana urriaren 13an hasiko da.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, URRIAREN 8ra arte ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma
  • Aurkezpen gutuna
HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA:

Jasotako curriculumak eta aurkezpen gutunak aztertu ondoren, proposatutako funtzioak eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo dugu. Hauek urriaren 9-10a bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko ditugu. Parte-hartzaile guztiei emango diegu ebazpenaren berri. Lan-harremana urriaren 13an hasiko da.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.