KOMUNIKAZIO PLANA AURRERA ERAMAN

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Larramendi Ikastolak bere Komunikazio Plana aurrera eramateko enpresa edo norbanako (freelance) baten bila dabil.

Eskaintzen da:

  • Ikastolarekin zein Ikastolen Elkartearekin harremana zuzena.
  • Aurrekontua: urtero 24.000 €-ko (beza barne) fakturazioa.
  • Ikastolan bertan edo etxetik lan egiteko aukera, Ikastolan presentzialtasun mugatua izanik.
  • Helburuen araberako lan antolaketa.

 

Baldintzak

Kontutan hartuko da:

  • Lan-taldean aritzeko gaitasuna.
  • Jarrera dinamikoa. Euskal kultura eta Ikastolen mugimenduarekin harremana.
  • Komunikazio arduran esperientzia.

Funtzio nagusienak honako hauek izango dira:

  1. Mezu instituzionala ikuspegi pedagogikoarekin lerrokatzea, kanal digitalak eta markaren ospea kudeatzea.
  2. Komunikazioarekin loturiko taldeak dinamizatzen ditu, hala nola, bilerak proposatu, kudeatu eta harturiko ondorioak martxan jarri.
  3. Barne-komunikazioan:
  • Familiak eta Ikastola komunitatea informatu.
  • Blogak, WhatApp Kanalak eta hezkuntza-atariak bezalako plataformak kudeatu.
  • Zirkularrak orraztu eta irudi korporatiboarekin lerrokatu.
  • Zuzendaritzaren, irakasleen eta ikasleen arteko informazio-fluxua bideratu.
  • Kide izatearen zentzua eta balio instituzionalak sustatu.
  • Ikastolako aldizkaria kudeatu.
  • Ikastolako Urtekaria kudeatu.
  • Argazki galeriak, bideo galeriak etab kudeatu.
  • LOPD legearen nondik norakoak kontutan hartu.
  1. Kanpo-komunikazioan:
  • Zentroaren ikus-identitate korporatiboa definitu eta aplikatu.
  • Sare sozialak kudeatu eta web orria eguneratu.
  • Tokiko hedabideentzako prentsa-oharrak idatzi eta banatu.
  • Ikasle berriak erakartzeko publizitatea kudeatu: buzoneoa, diptikoak, kartelak, landing page.
  1. Merchandising-a diseinatu eta kudeatu.
  2. Matrikulazio kanpaina diseinatu, kudeatu eta jarraipena egin
  3. Ekitaldien eta krisien kudeaketa
  • Ekitaldi akademikoak, jaialdiak eta ate irekien jardunaldiak kudeatu.
  • Ospakizun berezietako komunikazioa egin (Gabonak, euskararen eguna, inauteriak, …).Ikastolarekin loturiko urteurrenak edo ekitaldi bereziak kudeatu.
  • Krisi- edo gatazka-egoeretan jarduteko protokoloa prestatu.
  • Hezkuntza-komunitatearen testigantzak eta arrakasta-kasuak jaso.
  • Ikasle ohiekin komunikazioa mantendu.

 

Laburpena

Lekua: Mungia Bizkaia

Enpresa: Larramendi Ikastola

Lan mota: Autonomoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaiek CV edota portfolioak aurkeztu ahal izango dituzte kontseiluerrektorea@larramendi-ikastola.net helbidean. Epea:   2026ko ekainaren 24tik uztailaren  3ra arte (biak barne).

Edozein argibiderako, email honen bidez kontsultak egin: zuzendarikudeatzailea@larramendi-ikastola.net