Marketin teknikaria

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Gure lantaldean sartzeko profil sortzaile eta digitala duen pertsona baten bila gabiltza. Diseinu grafikoan eta bideo-edizioan oinarri sendoa izatea bilatzen dugu, baita jakin-mina eta beste arlo digital batzuetan ikasten eta ezagutzak zabaltzen jarraitzeko gogoa ere.

Ideiak ikus-entzuneko formatuetan irudikatzeko gaitasuna duen pertsona bat bilatzen dugu, prozesuaz jabetu daitekeena hasieratik bukaerara, diseinutik argitalpeneraino.

Ikaskuntza- eta prestakuntza-ekimena, konpromisoa, komunikazioa eta taldean lan egiteko modua baloratzen ditugu.

EGINKIZUNAK:


• Branding: Kanpaina digital korporatiboetan, email marketinean eta komunikazio- eta marketin-ekintzetan laguntzea.

• Sare sozialetarako eduki korporatiboa lantzea.

• Oreka IT webgunearen edukia kudeatzea eta blog artikuluak maketatzea.

• Bideoak grabatu, editatu eta egokitzea.

• Ekitaldien antolaketan eta komunikazio- eta marketin-ekintzen kudeaketan laguntzea.

 

Baldintzak

  • Diseinu grafikoko ezagutzak (Kolore, tipografía, maketazioa, konposizioa, inprimaketarako azken arte-fitxategiak prestatzea…)
  • Adobe Illustrator, Adobe Photoshop…
  • WordPress-eko ezagutzak. Baloratuko da HTML eta CSSri buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • Euskaraz lan egiteko gaitasuna
  • Lanpostua Gasteizko gure bulegoan %75-eko presentzialtasuna eskatzen du.

 

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: Oreka IT

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Oreka IT

Data: 2026-Ira-23
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2026-Urr-11

Enpresaren izena: Oreka IT

Ez dago hautagairik