MEDIKUA - EuskarAbentura Espedizioa 2026!

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

EuskarAbentura Espedizioa, Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herri osoko 15-17 urteko 127 gazterekin Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizio gaztea da. 

ESKAINTZA:

Kontratua:

Hilabetekoa: 2026ko uztailaren 1etik 31ra

Hamabost egunekoa*: uztailaren 1etik 15era / 16tik 31ra

*Hilabete osorako datozen hautagaiak lehenestuko dira.

Soldata:

Hilabetekoa: 2.000€ gordin

Hamabost egunekoa: 1.000€ gordin

Baldintzak

ZEREGINAK:

- Espedizioan zehar suertatutako osasun arazoak artatu eta diagnostikoa egin.

- Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutuko dute.

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

- Euskaraz jariotasunez komunikatzeko gaitasuna

- Euskararen erabileran arduraz eragiteko gogoa

- Medikuntza titulua izatea edo medikuntza ikasketetako azkeneko urtean egotea

- Disponibilidadea: uztailaren 1etik 15era edota uztailaren 16tik 31ra

- Ekainaren 5-7ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da

BALORATUKO DA:

- Gidabaimena izatea, B1

- Sorosle titulua izatea

- Mendizaletasuna

 

- Gazteekin antolatutako ekintzetan, udalekuetan eta antzeko aisialdi ekimenetan eskarmentua izatea

Laburpena

Enpresa: EuskarAbentura

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitza bidaltzeko, www.euskarabentura.eus-eko PARTE HARTU ataleko GUREKIN LAN EGIN atalean dagoen galdetegia bete behar da: https://euskarabentura.eus/eu/parte-hartu/gurekin-lan-egin/

Galdetegian, datuak betetzeaz gain, CVa eta motibazio gutun edo aurkezpen bideo bat erantsi behar dira.

Harremanetarako: info@euskarabentura.eus

EuskarAbentura

Data: 2026-Ots-11
Herrialdea: Bizkaia,Nafarroa,Araba,Gipuzkoa,Nafarroa Behera,Zuberoa,Lapurdi

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-22

Enpresaren izena: EuskarAbentura

Ez dago hautagairik