Pentsaera konputazionala, programazio eta robotika ikastoletan sustatzeko mentorea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Hezkuntza Sailak martxan jarriko duen “Eskola adimentsua (Adi)” programari erantzunez, mentoreak izendatuko ditugu ikastoletan aholkularitza eta formazioa emateko. Ikastolen Elkartearen eskutik, mentore hauek pentsaera konputazionala, robotika eta programazioa egunerokoan txertatzeko baliabideen sorkuntzarako laguntza eta aholkularitza eskainiko dute.

Ikastolen mentore taldea osatzeko mentoreak behar ditugu 2024-2025 ikasturtean gurekin aritzeko.

 

Mentorearen funtzioak honakoak izango dira: 

  1. Pentsaera konputazionala, programazioa eta robotika ikastoletan lantzeko proiektuaren diseinuan parte hartzea.
  2. Ikastoletan gaiaren gaineko diagnostikoa egiteko ikastolei aholkularitza ematea eta jarraipena egitea.
  3. Ikasgeletan gaia lantzeko ikastolako plan propioa idazteko aholkularitza ematea eta jarraipena egitea.
  4. Tokian tokiko beharren arabera irakasle taldeei prestakuntza ematea.

Eskaintzen da:

  1. 0eko lanaldia (zati bat telelanean egiteko aukera) 2024ko urritik 2025eko uztailera. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lan-baldintzak.
  2. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenean jasotako teknikari talde profesionaleko 6. mailako lan saria.
  3. Lantaldean aritzeko aukera
  4. Digitalizazioari dagokionez, garapen handiko proiektuaren kide izatea.

Baldintzak

  1. Goi-mailako ikasketak amaituta izatea; beharrezkoa ez izanik ere informatika arloarekin lotuta egotea baloratuko da.
  2. Pentsaera konputazionala, programazioa eta robotikaren ezagutza kontrastatua 
  3. Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez).

Kontuan hartuko dira:

  1. Ikastolen proiektua ezagutzea.
  2. Irakaskuntzan pentsaera konputazionala, programazioa eta robotikaren lanketan aritua izatea.
  3. Talde-dinamizaziorako eta gizarte-harremanetarako trebetasuna izatea.

Laburpena

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculuma ehi@ikastola.eus helbidera bidali behar da, irailaren 25rako. Kontzeptuan “Eskola adimentsua” izenburua jarri.

 

Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Data: 2024-Ira-18

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-25

Enpresaren izena: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Ez dago hautagairik