Identitatea eta Komunikazioko arduraduna

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Ikastolen Elkarteak Identitatea eta Komunikazioko arduraduna behar du.
Lanpostuak Ikastolen Elkarteko balioak, kultura eta nortasuna modu koherente eta eraginkorrean transmititzen dela bermatzea du helburu, bai barne-komunikazioan eta baita kanpo-komunikazioan ere, elkarteko irudia eta presentzia publikoa sendotuz.
 
FUNTZIO GARRANTZITSUENAK:
 
• Plan Estrategikoa eta Urteko Kudeaketa Plana definitu eta ezarri.
• Ikastolen Jaietako taldea zuzendu eta dinamizatu.
• Komunikazioko lantaldea zuzendu eta dinamizatu
• Komunikazio eta identitate-politikak, estrategiak eta prozesuak definitu eta koordinatu.
• Enpresa barruko, bazkideekiko eta kanpora begirako .komunikazioa diseinatu eta antolatu.
• Ikastolen Elkarteko Zuzendaritza organoetan partea hartu eta bere eremutik ekarpenak egin jardun orokorrari.

 

Baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
 
• Komunikazioarekin lotura zuzena duen gradua.
• Euskara: C1 maila.
• Gaitasun estrategikoa, erabakiak hartzeko autonomia eta talde-lanerako prestutasuna.
• Gutxieneko 3 urteko esperientzia Komunikazioko arduradun gisa.
• Ikastolen eredua eta funtzionamendua ezagutzea.
 
BALORATUKO DA:
 
• Hezkuntza sektorean esperientzia.
• Komunikazio-alorreko eragile ezberdinekin harremanak izatea
 
LAN-BALDINTZAK:
 
• Kontratu mugagabea
• Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmeneko Zuzendaritza Talde Profesionaleko 3. mailako lansaria.
• Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmeneko gainerako lan-baldintzak.
• Lanerako egoitza Donostian

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CVak honako helbide honetara bidali: ehi@ikastolak.eus (erreferentzia Identitatea eta Komunikazioa)
Epea: 2025/10/13

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

CVak honako helbide honetara bidali: ehi@ikastolak.eus (erreferentzia Identitatea eta Komunikazioa)
Epea: 2025/10/13

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Euskal Herriko Ikastolak

Data: 2025-Urr-06
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2025-Urr-12

Enpresaren izena: Euskal Herriko Ikastolak

9 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa