Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
ESKAINTZA
Euskaltzaindiak pertsona bat kontratatu nahi du Argitalpen Zerbitzuko eragile lanpostua betetzeko.
Langunea Euskaltzaindiaren egoitzan izango du, Bilboko Plaza Barriaren 15. zenbakian.
EGITEKOAK
• Euskaltzaindiaren argitalpen-politika proposatzea.
• Argitalpen Zerbitzuaren helburuak proposatzea, horiek betetzea eta adierazleen bidez neurtzea.
• Argitalpenen urteko plangintza prestatzea, gauzatzea eta etengabeko jarraipena egitea.
• Argitalpen Zerbitzuaren koordinazio orokorra egitea: urteko zereginak definitzea eta haiei
jarraipena egitea.
• Argitalpenen ekoizpen, hedapen eta salmenta prozesuetan hobekuntzak proposatzea, eta
horiek gauzatzea.
• Urteko argitalpenak ekoiztea: originalak, egile-eskubideak, hizkuntza-zuzenketa, maketak…
kudeatzea.
• Urteko argitalpenak banatzea. Banatzaileekin harremanak/akordioak egitea argitalpenak
posizionatzeko, ikusarazteko eta abar.
• Urteko argitalpenen hedapena egitea. Azokak kudeatzea.
• Urteko argitalpenen salmenta eta fakturazioa egitea, erreklamazioak barne. Salmentei
buruzko txosten ekonomikoa prestatzea.
• Gordailuaren eta egoitzako/ordezkaritzetako gordailu txikiak/liburutegiak kudeatzea. Izakinen
inbentarioa egitea.
• Bilduma berriak proposatzea.
• Bertako eta atzerriko argitaletxeekin aliantzak/tratu bereziak proposatzea eta horiek gauzatzea.
• Argitalpenen nazioartekotzea bultzatzea.
BALDINTZAK
• Titulazioa. Honako titulazio hauek egiaztatzea baloratuko da:
→ Argitalpenen diseinuko eta edizioko goi-mailako teknikaria,
→ Ekoizpen grafikoaren diseinuko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria,
→ Aurreinprimaketa digitaleko teknikaria edo antzeko titulazioa.
• Esperientzia: lanpostuko egitekoetan lan-esperientzia izatea baloratuko da.
• Hizkuntza-gaitasuna:
→ C1 euskara-maila egiaztatuta izatea. C2 euskara-maila izatea baloratuko da.
→ Gaztelaniaz maila altua izatea derrigorrezkoa da.
→ Frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratuko da. Mailak egiaztatuko dira.
• B motako gida-baimena izatea nahitaezkoa da.
Lekua: Bilbo Bizkaia
Enpresa: Euskaltzaindia
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
35.000tik gora
INFORMAZIO OSAGARRIA
• Kontratua: lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
• Lan-baldintzak: hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren
hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, soldata barne.
HAUTAKETA-PROZESUA
Interesdunek curriculum vitaea eta motibazio-gutuna bidali beharko dituzte, 2026ko uztailaren 6ko 09:00ak baino lehen.
Epemuga horren ondoren jasotako hautagaitzak ez dira onartuko.
INFORMAZIO OSAGARRIA
• Kontratua: lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
• Lan-baldintzak: hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren
hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, soldata barne.
HAUTAKETA-PROZESUA
Interesdunek curriculum vitaea eta motibazio-gutuna bidali beharko dituzte, 2026ko uztailaren 6ko 09:00ak baino lehen.
Epemuga horren ondoren jasotako hautagaitzak ez dira onartuko.