Gizarte Zientzietako irakasle

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Gizarte Zientziak ikasgaiaren lanpostuan eszedentzia luze bat estaltzeko irakaslea behar dute Lautada Ikastolan, eta lan eskaintza bat plazaratu dute beharrezko pertsona topatu ahal izateko.

Baldintzak

Irakaslearen profila:

  • Historia, Geografia edo Artearen Historia Ikasketetako gradua eta irakasle izateko masterra.
  • Euskarazko EGA titulua.

Lan baldintzak:

  • Gutxienez %67ko jardunaldia (luzatzeko aukerarekin).
  • Ikasgaiak: Gizarte Zientziak DBH osoan eta Ekonomia eta Ekintzailetza DBHko 4. mailan.
  • Martxotik aurrera hasteko.

 

Laburpena

Lekua: Agurain Araba

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunek Lautada Ikastolaren webguneko lan poltsan eman dezakete izena.