Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Lanpostuaren eginkizun nagusiak:
• Erakundeak abian jarritako proiektuen garapen teknikoa eta berrikuntza sustatzea:
hobekuntza proposamenak idaztea; hobekuntzak inplantatzeko finantzaketa bilatzea;
ebaluazio ereduaren garapena eta etengabeko hobekuntza…
• Zaintza eta esku hartze komunitarioko esparruan garatzen ari diren kanpo estrategia,
egitasmo eta proiektuen analisia egin eta barne mailan komunikatzea/trasladatzea
(erreferentziazko marko estrategikoak, praktika onak, esperientzia interesgarriak…).
“Antena” funtzioa egitea alegia.
• Zaintza eta esku hartze komunitarioko esparruan maila akademikoan egiten diren
argitalpenen jarraipena.
• Zaintza eta esku hartze komunitarioko esparruan, bezeroen beharrak jaso eta aholkularitza
zerbitzuak diseinatu eta lideratzea.
• Erakundeak abian jarritako proiektuen gaineko ebidentzia sortu eta plano akademikora
trasladatzea.
• Zaintza eta esku hartze komunitarioko planifikazio estrategikoan parte hartzea.
• Egungo jarduera garatzeko eta hazteko ezagutza, harremanak eta proposamenak ekartzea.
Maila: Goi mailako teknikaria (1.maila). Gipuzkoako esku hartze sozialeko III. lan hitzarmena
Lanaldi mota: Urtebeteko lanaldi osoko konpromisoa, garapenaren arabera finkatzeko
aukerarekin / Lanaldi malgua, telelanerako aukerarekin.
Kokapena: Gipuzkoa
Kontratazio epea: 2023ko azaroa
Nahitaezko baldintzak
• Titulazioa: giza edo gizarte zientzietako lizentziatura/gradua.
• Euskararen ezagutza eta titulazioa (EGA edo berariazko dokumentu bidez ziurtatu beharko
da)
• Lan-esperientzia honako lan-eremu hauetan:
o Esperientzia gizarte-zerbitzuen esparruko proiektu/zerbitzuen diseinu eta
garapenean.
o Gizarte zerbitzu edota zaintza politikekin lotutako aholkularitza lanetan
esperientzia.
o Esku hartze komunitarioko proiektuen diseinu eta garapenean esperientzia.
o Alor akademikoan edota ikerketa lanetan esperientzia
o Esperientzia bakardadeekin lotutako egitasmo edo proiektuetan esperientzia
o Gizarte-zerbitzuen arloko programa edo zerbitzuen kudeaketan eta
koordinazioan esperientzia.
o Ebaluazio sistemen inplantazioan esperientzia.
Baloratu daitezkeen alderdiak:
• Aholkularitza lanetan esperientzia
• Ekonomia sozial eta solidarioarekin lotutako ikasketak eta esperientzia.
• Ikasketa feministak.
• Ikuspegi komunitarioa eta dinamizazio komunitarioarekin lotutako ikasketak izatea.
• Programak eta zerbitzuak koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
• Esperientzia diru laguntza proiektuen kudeaketan (diseinua, eskaerak, justifikazioa).
o Norberaren lana planifikatzeko eta modu autonomoan kudeatzeko gaitasuna.
o Informazioa laburbiltzeko eta proiektuak idazteko gaitasuna.
o Analisi kualitatiboa (talde-dinamikak, etab.) eta kuantitatiboa (excel, spss)
egiteko gaitasuna.
• Esperientzia esparru akademikoan.
• Esku hartze komunitarioaren edota zaintzen esparruarekin lotutako azterlan eta
ikerketetan parte hartu izana.
• Esperientzia kudeaketa ekonomikoan.
• Gizarte- eta komunikazio-gaitasunak.
• Gaitasun digitalak.
• Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna, motibazioa eta zerbitzuan eta
kooperatiban erronka berriak onartzeko gaitasuna.
• Ezarritako esku-hartze ereduari eta talde kooperatiboaren proiektuari atxikitzea.
• Ingelesa menderatzea (agirien bidez ziurtatutako maila).
• Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
Lekua: Hernani Gipuzkoa
Enpresa: ZABALDUZ KOOP ELKARTEA
Soldata:
Hautagaitzak jasotzeko epea: 2023eko azaroaren 6a.
Zure perfila eskaintzarekin bat badator eta baldintzak betetzen badituzu, bidali CVak hurrengo posta elektronikora “zaintza eta komunitatea” izenpean: maialenlaparra@zabalduz.eus
GARAPEN TEKNIKARIA IPINI BEHAR DA EMAILAREN GAIEAN