Administraria - Kontratu mugagabea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Kronika da Urumea bailarako goiko herrietako egunkaria; Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizuetakoa, hain justu. Helburu du, gertuko informazioa ahalik eta azkarren eta zabalen ematea, euskeraz. Horretarako, papereko edizioa argitaratzen dugu egunero, eta egunero ematen ditugu albiste, erreportaje eta elkarrizketak ere, www.kronika.eus web orrian.

 

Hautatutako langileak administrazio sailaren ardura hartuko du, eta elkarlanean aritu beharko du komunikabideko beste sailekin batera.

  • Fakturazioa, kontabilitatea, hornikuntzak eta kobraketa-ordainketak kudeatzea.
  • Eginkizunak eta postuak eskatzen dituen beste hainbat lan egin beharko ditu.
  • Komunikabideak esku artean dituen proiektuetan ere parte aktiboa izango du, lantaldeko beste kideekin batera.

 

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Administrazio alorrean, Lizentziatura edo Unibertsitateko Gradua izatea
  • Euskera ondo menperatzea, hitzez zein idatziz
  • Lantaldean aritzeko gaitasuna
  • Iniziatiba eta enpatia
  • Presiopean lan egiteko gaitasuna

 

Baloratuko da:

  • Antzeko posturen batean esperientzia izatea
  • Urumea bailara ezagutzea
  • Tokiko hedabideak ezagutzea
  • Doberako bazkide edo Kronikakide izatea
  • Kotxeko karneta eta kotxea izatea

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: Kronika

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 25.000-30.000

Kronika

Data: 2023-Abe-27
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2024-Urt-10

Enpresaren izena: Kronika

Ez dago hautagairik