Giza Baliabideetako teknikaria

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Giza Baliabideen saila indartzeko teknikari baten bila gabiltza. Nominen eta kotizazioen tramitazioan lan egitea izango da bere zeregin nagusia, bestelako eginkizunak ere egin ahalko dituelarik, hala nola, langileen altak, bajak eta aldaketak, bidai-gastuen kudeaketa, dirulaguntzen eskaera, errentaren gaineko zergak aurkeztea edo kontratazio-prozesuetan laguntzea.

Pertsona arduratsua behar dugu, metodikoa eta kontzentrazio-gaitasun handiarekin; datuak eta zenbakiak kudeatzen abila dena.

Nominen kudeaketan esperientzia izatea lagungarria da, baina ez ezinbestekoa, beharrezko formazioa enpresak eskainiko du eta hasierako harrera prozesuan. 

Baldintzak

Beharzkoak:

  • Giza Baliabideen esparruan ibilibide profesional bat egin nahi izatea.
  • Informatika gaitasun onak: Excel, Word, Outlook...
  • Euskaraz lan egiteko gaitasuna

Aukerazkoak:

  • Nominen kudeaketan ezagupenak
  • Kontratazio prozesuetan ezagupena
  • SAP sisteman ezagupenak izatea
  • Ingelez maila altua

 

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: Oreka IT

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Oreka IT

Data: 2026-Abu-04
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2026-Urr-31

Enpresaren izena: Oreka IT

Ez dago hautagairik