Marketin teknikaria

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Marketina gustuko duzu? Datuak aztertzea, bezeroak hobeto ezagutzea eta komunitateak aktibatzea interesatzen zaizu? 

Orduan, zure bila gabiltza!

TOKIKOMeko marketin sailean aritzeko pertsona baten bila gabiltza. Lanpostu honetan, bezeroen datuen kudeaketan, CRMaren garapenean, produktuen eta banaketaren inguruko informazioaren antolaketan eta MATX proiektuko komunitatearen dinamizazioan parte hartuko duzu.

Zein izango dira zure eginkizun nagusiak?

1.     CRMaren garapena eta datuen kudeaketa: TOKIKOMen CRMaren garapenean parte hartzea, bezeroen datuak kudeatu, eguneratu eta aberastuz, informazioaren kalitatea eta fidagarritasuna bermatzeko.

2.     Produktuen banaketaren kudeaketa: TOKIKOMeko bazkideen produktuen banaketarekin lotutako informazioa egituratu, kudeatu eta eguneratzea, datuak modu antolatuan eta eguneratuan mantenduz.

3.     MATX komunitatearen dinamizazioa: MATX komunitatea aktibatzeko eta erabiltzaileen parte-hartzea sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea, hala nola buletinak, komunikazio-kanpainak eta bestelako marketin-ekintzak.

Baldintzak

Noren bila gabiltza?

·       Marketina, Komunikazioa, Enpresa Zientziak edo antzeko arloetako ikasketak dituen pertsona.

·       Jarrera proaktiboa duena, ekimena hartzeko eta proposamenak egiteko gaitasunarekin.

·       Euskaraz lan egiteko gaitasuna duena.

·       Tresna digitalekin eta datuen kudeaketarekin eroso sentitzen dena.

·       Marketinean, CRM tresnen erabileran, datu-baseen kudeaketan edo komunitateen dinamizazioan esperientzia izatea positiboki baloratuko da.

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: TOKIKOM

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuta bazaude, bidali zure CVa pertsonala@tokikom.eus helbidera, abenduaren 9a baino lehen.

Zure berri izan nahi dugu!

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Interesatuta bazaude, bidali zure CVa pertsonala@tokikom.eus helbidera, abenduaren 9a baino lehen.

Zure berri izan nahi dugu!

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

TOKIKOM

Data: 2026-Aza-24
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Arrasate

Eskaintza noizarte:
2026-Abe-09

Enpresaren izena: TOKIKOM

Ez dago hautagairik