Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak proiektuen kudeatzaile lanpostua beteko duen pertsona baten bila dago. Ildoen planifikazio eta estrategiaren jarraipena eta aholkularitza izango ditu kudeatzaileak egiteko nagusi moduan. Lanpostu bakarra ebatziko dugu, lanaldi osoan aritzeko.
Pertsona horren funtzio nagusiak Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen baitan dauden ildo eta proiektu desberdinen jarraipena egitea eta aholkularitza ematea izango da.
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek abuztuaren 18a (astelehena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma, Faktoriako webguneko
Gurekin lan egin atalera edo lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidaliz. Curriculuma bidaltzeko orduan “KUDEATZAILEA01_Proiektuen kudeatzaile” erreferentzia zehaztu lan-deialdi honen baitan kontuan izan dezagun.
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 633 51 73 83 telefono zenbakira deitu dezakete.
Egiteko nagusiak:
- Ildoen planifikazio eta estrategiaren jarraipena.
- Ildoen arteko koordinazioa eta bide-laguntza.
- Proiektuen fiskalizazio eta ebaluazioa.
- Helburu operatibo eta estrategikoen diseinu eta jarraipenerako ereduak sortzea.
- Proiektuen kudeaketa tresna eta programen ezarpena.
- Barne mailako kudeaketa markoen prestakuntza eta dinamizazioa.
- Arazoen kudeaketan aholkularitza.
- Kooperatibako gidaritza markoak lideratzea.
Eskaintzen dugu:
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
- Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- 40 orduko lanaldia (jardun osoa).
- Hilabeteko soldata: 1.740 € gordin (14 ordainsaritan).
- Ordutegi malgua, lanaldiaren % 20 telelanaren bidez egiteko aukera.
- Laudion (Araba) kokakatutako lanpostua.