Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Getxoko San Nikolas Ikastolak 2025/2026 ikasturterako honako profileko hautagaiak bilatzen ditu:
-Lehen Hezkuntzako gradua edo baliokidea, euskara maila: C1 gutxieneko titulazioa.
-Euskal Filologia, Hizkuntzaren eta Literaturaren gradua edo baliokideak, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterra, euskara eta ingelesa C1 gutxieneko titulazioa.
-Geografia, Historia, Humanitateetan gradua edo baliokidea, Bigarren Hezkuntzarako irakaskuntza masterra dagokion espezialitatean, euskara eta ingelesezko C1 gutxieneko titulazioa.
-Biologia, Geologia, Ingurumen Zientziak graduak edo baliokideak. Bigarren Hezkuntzarako irakaskuntza masterra dagokion espezialitatean eta euskara C1 gutxieneko titulazioa.
-Fisika, Ingeniaritza, Matematika graduak edo baliokideak. Bigarren Hezkuntzarako irakaskuntza masterra dagokion espezialitatean eta euskara C1 gutxieneko titulazioa.
- Irakaskuntza esperientzia.
- Gaitasun pertsonalak, irakaskuntza motibazioa, talde lanean aritzeko jarrera eta inplikazioa.
- Tutoretza eta ikasleen laguntza emozionalerako gaitasuna.
- Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren eta ikastolen proiektuen ezagutza.
- Euskara, euskal kulturarekiko eta ikastolen baloreekiko atxikimendua eta ikuspegia.
- Euskara C2 edo bestelako hizkuntzak.
- Prestakuntza osagarria.
Lekua: Getxo Bizkaia
Enpresa: SAN NIKOLAS IKASTOLA
Lan mota:
Zehaztu gabe
Soldata:
Zehaztu gabe
Aukeraketa prozesua Ikastolen lan hitzarmenak araututako prozeduraren bidez gauzatuko da eta bertatik 2025-2026 ikasturterako lan boltsa eratuko da. Interesatuta bazaude, bidali zure izen-ematea eta CVa uztailaren 3a baino lehen
www.sanikolas.eus helbidean.